ciberseguridad scudo

Erabateko zibersegurtasuna ETEentzat

Zer biltzen du?

Oinarrizko zerbitzua

Egoitza 1 eta 10 enplegatu konektaturik

100 GB babeskopiarako, PC/Zerbitzari bakoitzeko

249

,50€ /hilean BEZik gabe

Egoitza gehigarri bakoitzeko, 109,50 € hilean

Konektaturiko enplegatu gehigarri bakoitzeko, 5 € hilean

Interesatzen zait

Zure negoziorako eskaintzarik onena daukagu

Bete formulario hau, eta aurrekontu bat egingo dizugu, batere konpromisorik gabe.

*Eremu hau nahitaezkoa da

*Eremu hau ez da baliozkoa

*Eremu hau nahitaezkoa da

*Eremu hau ez da baliozkoa

*Eremu hau nahitaezkoa da

*Eremu hau ez da baliozkoa

Ematen dizkiguzun datuak zuk ordezkatzen duzun enpresarekin harremanetan jartzeko erabiliko ditu Euskaltelek, helburu komertzialekin betiere. Besteak beste, eskubidea duzu datuetara irispidea izateko, haiek zuzentzeko eta tratamenduari aurka egiteko, gure Pribatutasun-politikan jasotzen den bezala.

*Eremu hau nahitaezkoa da

Eskatu informazioa

Zure mezua ezin izan da bidali. saiatu berriro minutu batzuk barru.

Zure mezua behar bezala bidali da

Nahiago baduzu, deitu DOAN 900 825 465 zenbakira. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 17:00etara

Ikusi baldintzak

Baldintzak

PC edo zerbitzari baten 100 gigabyteko babeskopia bakoitzeko, 10 € hilean. Babeskopiarako 100 gigabyteko espazio gehigarria, 5 € hilean. Preziook zuntz-sarbidea kontratatuta daukaten bezeroentzat dira. Zuntz-sarbidea kontratatuta ez daukaten bezeroentzako prezioak: oinarrizko zerbitzua, 299,5 € hilean; egoitza gehigarri bakoitzeko, 131,5 € hilean; erabiltzaile gehigarri bakoitzeko, 6 € hilean; ordenagailu edo zerbitzariko babeskopia gehigarriko, 100 gigako espazioarekin, 12 € hilean; babeskopia osagarrirako 100 GB-ko espazioa, 6 € hilean. 24 hilabeteko iraupena. BEZa kanpo.

Areagotu zure zibersegurtasuna potentzia maximoraino

Segurtasun digitaleko soluzioak eta tresnak inplementatzen ditugu, balizko erasoak eta kalteberatasunak prebenitzeko eta antzemateko buru-belarri diharduen aditu-talde baten bidez.

Ezagutu Scudoren abantailak

Merkatuko zibersegurtasun-zerbitzurik osoena

Zibersegurtasunaren alorreko gure adituak 24/7 arituko dira zure enpresaren ingurunean ager daitezkeen mehatxuen bila, eta gogotik jardungo dute zure negozioaren eragiketak arriskuan jar ditzakeen edozer portaera maltzur edo ezohiko detektatzen. Horretarako, zenbait ekintza aurreikusten ditu.

24x7 Zibersegurtasuneko Operazio Zentroa

Berreskuratze- eta erantzute-zerbitzu proaktiboa, prebentzioa, berroneratzea, monitorizatzea, detektatzea eta, segurtasun-gorabehera baten ondoren, berreskuratzea bilatzen duena.

Informazio gehiago

Enpresaren elementu kritikoak babestea

Egoitzaren perimetroa, lanpostuak, mezu elektronikoak, urruneko sarbideak eta egoitzen arteko komunikazioak babestea.

Informazio gehiago

Prebentzioa

Segurtasun-auditoriak egiten ditugu, adabakien maila egiaztatzen dugu, eta azken erabiltzaileak prestatzen eta kontzientziatzen ditugu, gertakari posibleak prebenitzeko.

Informazio gehiago

24x7 Zibersegurtasuneko Operazio Zentroa

Gure berroneratze- eta erantzute-zerbitzu proaktiboak lau jarduera-ildo ditu oinarri.

Monitorizazioa eta zaintza
Segurtasun-elementuen funtzionamendua eta sortutako gertaerak eta alarmak monitorizatzen ditugu, haien funtzionamendu egokia eta eguneratze- eta segurtasun- maila ziurtatzeko.

Sarean edo sistemetan kalteberatasunak antzemanez gero, jakinaren gainean ipintzen da enpresako IKTko solaskidea, eta hark, larritasunaren arabera sailkatu ondoren, beharrezko ekintza zuzentzaileak adieraziko ditu.

Segurtasun-gorabehera detektatzea: erantzuna eta eustea
Beti jardungo dugu IKTko solaskidearekin koordinatuta, eta beharrezko neurriak hartuko ditugu erasoari eusteko eta negozioan duen inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin.

Segurtasun-gertakari batetik berroneratzea
Ezbeharraren berri emango dugu eta berroneratze-prozesua gainbegiratuko dugu; horretaz gainera, malwarea garbitu eta babeskopiako datuak berreskuratuko ditugu.

Elementu kritikoen babesa

Egoitzaren perimetroa babestea
Belaunaldi berriko UTM suebaki bat instalatzen dugu, Internetera sartzeko perimetroa babesteko.

Lanpostua babestea
Erabiltzaile-ekipo bakoitzean (ordenagailua, tableta edo smartphonea) babes-software bat instalatuko dugu, zeinak mehatxuak detektatuko baititu, bai eta erantzuna eman ere (EDR).

Informazioaren babeskopia edo segurtasun-kopia
Hodeian zifratutako babeskopiak egiten ditugu, zure enpresaren datu kritikoak gordetzen eta, ondoren, edozein tokitatik berreskuratzen direla bermatzeko.

Posta elektronikoa babestea
Posta elektronikoan oinarritutako mehatxu guztien aurka babesten dugu zure enpresa, barnean harturik posta-domeinua eta hari lotutako kontu guztiak babesteko zerbitzua.

Telelangileak babestea
Urruneko sarbide segurua bermatzen diegu enpresaren sistemara konektatuta lan egiten duten langileei.

Egoitzen arteko komunikazioak babestea
Zure egoitzen arteko konektibitate pribatua bermatzen dugu, komunikazioak seguruak izan daitezen.

Prebentzioa

Segurtasun-ikuskaritza
Segurtasun-auditoria bat egingo dugu sei hilean behin, ageri diren kalteberatasunen berri emateko; haien kritikotasuna balioetsi, eta horiek konpontzeko gomendatutako ekintza-puntuak eskainiko ditugu.

Adabaki-maila egiaztatzea
Barne-sareko elementuak eskaneatzen ditugu; hala, kalteberatasun bat sor dezaketen eta, horrenbestez, software-adabaki edo -eguneratze bat behar duten ITko elementuen berri emango dugu.

Azken erabiltzailea trebatzea eta kontzientziatzea
Egungo ingurune teknologikoko arrisku nagusien prebentzioan, detekzioan eta erreakzioan trebatzen ditugu erabiltzaileak, horixe baita prebentzio-neurri eraginkorrenetako bat.

Zerbitzu pertsonalizatu bat baino askoz gehiago

Maila gorenera eramaten dugu zure enpresaren segurtasuna

Gure Scudo zerbitzua kontratatuta, ziberarrisku-aseguru hau kontratatzeko aukera ere eskaintzen dizugu, zibererasoen arriskuetatik babestuta egon zaitezen.

Ziberasegurua

  • Aholkularitza juridikoa hirugarrenen aurrean, zibererasoengatik egindako salaketengatik, bai eta arautzailearen aurrean ere, datuen babesa betetzeari dagokionez.

  • Sistemak berreskuratzeko gastuak, intrusioen ondorioz.

  • Jakinarazpen-gastuak.

  • Ikerketa- eta peritatze-gastuak.

  • Bahiketa informatikoa desblokeatzea.

  • Hirugarrenen aurreko erantzukizun zibila.

  • Eraso baten ondorioz jarduera gelditzeagatik lortu gabeko irabazia.

*Erreferentziazko prezioa urtean 10 milioi eurorainoko fakturazioa duen enpresa batentzat, zeinaren negozioa ez baitago Interneten mende bakarrik, eta aseguratutako zenbatekoa 50.000 eurokoa izanik ezbehar bakoitzeko. Behin betiko prezioa aldez aurretik baloratuko du aseguru-etxeak.