Itzuli
DEITU DOAN 944 581 920
Euskaltel
Bezero gunea

944 581 920

Ikasleentzako Euskaltelen Internet

Ikaslea bazara, hau da behar duzun Internet-eskaintza. Abiadura handia. Iraupen-konpromisorik ez. Ezustekorik ez.

Ikasleentzako 200 Mb-eko Internet

  • 200 mega
  • Iraupen-konpromisorik gabe
Lehenengo 9 hilabeteetan
29
/hil
Eta gero
35
/hil

Ikasleentzako 500 Mb-eko Internet

  • 500 mega
  • Iraupen-konpromisorik gabe
Lehenengo 9 hilabeteetan
33
/hil
Eta gero
39
/hil

Zergatik kontratatu Ikasleentzako Euskaltelen Internet?

Hauxe da ikasle-pisurako bila zabiltzan zuntz bidezko konexioa, eta hauek dira arrazoiak.

Abiadura handia eta prezio ezin hobea

Ikasle izateagatik, merkeago utziko dizugu Interneteko zerbitzurik onena. Hala, ikasketetan jarri ahal izango duzu arreta guztia, eta dirua aurreztu.

Iraupen-konpromisorik gabe

Badakigu ez duzula Internet ikasturte osoan behar. Horregatik ez dizugu inolako iraupen-konpromisorik eskatzen. Internet behar duzun denboran bakarrik erabiliko duzu.

Aldi baterako etendura

Hurrengo urtean pisu berera itzultzen bazara, udako zerbitzua doan eten dezakezu. Udan ez duzu ezer ordaintzen, eta, ikasturtea hasten denean, konexioa berriro aktibatzeko eska dezakezu. Prezio berean.

Wifi Kalean erabil dezakezu

Euskaltelekoa izateagatik, Wifi Kalean, Euskadiko wifi sare handiena, erabil dezakezu. Zure mugikorretik Internetera konektatzeko milaka sarbide-puntu izango dituzu.

Euskaltel ikasleak

Ikasleentzako konexiorik onena

Ikasle-pisuan Interneteko konexio ona izan nahi duzu, eta, gainera, aurreztu. Horixe proposatzen dizugu Ikasleentzako Euskaltelen Internetekin.

Aukeran dituzu: 200 edo 500 mega

Inork baino hobeto dakizu zuk zer behar duzun. Horregatik, preziorik onenean eskaintzen dizugu 200 megako konexioa. Abiadura handiagoa behar baduzu, 500 mega izan ditzakezu hilean 4 € gehiago bakarrik ordainduta. Hainbat lagun batera konektatzeko beste, nola mugikorretik, hala eramangarritik.

Iraupen-konpromisorik gabe

Badakigu ikasle-pisuan ikasturtean bakarrik zaudena. Beraz, zertarako ordaindu Interneteko konexioa urte osoan? Euskaltelen Internetekin ez duzu irauteko konpromisorik. Gainera, datorren urtean pisu berera itzultzen bazara, udako zerbitzua doan eten dezakezu. Itzultzen zarenean, berriro aktiba dezakezu. Erraz eta azkar. A! Eta berdin-berdin ordainduta.

Telefono finkorik gabe

Operadore askok telefono finkoko konexioa eskaintzen dizute. Erabiltzen duzu? Ia seguru mugikorra bakarrik erabiltzen duzula. Horregatik, Euskaltelen behar duzun hori bakarrik eskaintzen dizugu: Interneteko konexio merkea, zuretzat eta pisukideentzat; besterik gabe.

Ikasleentzako konexiorik onena

Kontsultatu zure zuntz-estaldura

Begiratu zuntz optikoa zure etxera edo negoziora iristen den, Internet, mugikorra, telebista eta finkoa barne hartzen dituen aparteko eskaintza hau eskuratzeko.

Euskaltel kontratatu nahi duzu?

Deitu iezaguzu doan

944 581 920

Astelehenetik ostiralera, 9-21.
Larunbatetan, 9-14.

Gure bezeroentzat

Deskargatu aplikazioa:

Apple StoreGoogle Play

Idatz iezaguzu:

info@euskaltel.com

Edo deitu:

Etxean bazaude 1717Atzerrian bazaude:
+34 688 688 222
Astelehenetik ostiralera, 9-22.
Larunbatetan, 9-14.
24/365 zerbitzu teknikoa.

Laguntza behar duzu?

BlogaForoaOhiko galderak