Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Deitu

ES
EU
Vector
Vector
Zuntza + Mugikorra
Mugikorrak
Vector
LaguntzaBezero gunea
900 825 470

300 euro baino gutxiagoko mugikorrik onenak

Iragazkiak

Preguntas sobre los smartphones por menos de 300 euros

Aldea pantailaren kalitatean, prozesadorearen errendimenduan eta kameretan egon ohi da. 300 € inguru ordainduta, gauez argazki hobeak ateratzen dituzten eta memoria gehiago edo ahalmen handiagoko karga azkarra duten modeloak dauzkazu. Hori bai, 200 €-ko mugikor bat nahikoa izan daiteke WhatsApp eta sare sozialak baliatzeko eta eguneroko erabilera arrunterako.
Denek ez. Nahiz 5Ga aski zabaldua dagoen prezio-gama horretan, badira oraindik 4G bakarrik onartzen duten modeloak. Erosi aurretik, egiaztatu fitxa teknikoa, batez ere 5G konektagarritasuna duen mugikorreko tarifa bat aprobetxatu nahi baduzu.
Fabrikatzailearen eta modeloaren arabera. Batzuek Android eguneratzeko eta segurtasun-adabakiak jartzeko zenbait urte eskaintzen dituzte; beste batzuek, berriz, epe laburragoak dituzte. Aholku praktiko bat: egiaztatu noiz arte jasoko dituzun segurtasun-eguneraketak, datu hori baliagarriagoa izan baitaiteke agindutako bertsio-kopurua bakarrik jakitea baino.
Aurrekontu horrekin, 50 MP-eko edo gehiagoko kamera nagusiak dituzu, nahiz megapixel-kopuruak ez duen bermatzen argazkien kalitate-maila hobea. Kamera hobea duten 300 € baino gutxiagoko mugikor baten bila bazabiltza, erreparatu egonkortzaile optikoari (OIS), sentsorearen tamainari eta irudi-prozesamenduari. Ezaugarri horiek eragin nabarmena dute argi gutxirekin egin nahi diren argazkietarako.

Aurkitu 300 euro baino gutxiagoko mugikorrak Euskaltelen

Zure aurrekontuarekin bat datorren telefono berri baten bila zabiltza? Euskaltelen, eskura dauzkazun aukerak kontsultatu eta haien ezaugarriak konpara ditzakezu, zuretzat egokien deritzozuna aukeratzeko.
300 euro baino gutxiago balio duten telefonoen artean, pantaila-, memoria- eta bateria-konfigurazio askotarikoak dauzkazu. Horretaz gainera, erreparatu gailu bakoitzaren argazki- eta bideo-funtzioei. Aukeratzen laguntzeko, konparatu eguneroko erabilerari gehien eragiten dioten ezaugarriak.
EzaugarriaZer komeni den kontuan hartzea
PantailaAMOLED teknologia eta freskatze-tasa
BateriaKapazitatea eta kargatzeko abiadura
KameraEgonkortzaile optikoa eta sentsorearen kalitatea
MemoriaBiltegiratzeko ahalmena eta RAMa
Gutxiago gastatu nahi baduzu, ikusi 200 €-ko gure mugikorrak, eta baloratu zer aukera duzun egokiena.
Móviles por menos de 300 euros

Nola aukeratu zure beharretara ondoen egokitzen den 300 €-ko mugikor bat

300 euro baino gutxiagoko zer mugikor erosi erabakitzeko, pentsatu lehenengo nola erabiltzen duzun telefonoa. Ez dituzu prestazio berak behar argazki asko egiteko edo batik bat komunikatzeko edo aplikazioak kontsultatzeko erabiltzen baduzu.
Aholku hauek lagunduko dizute 300 € inguruko mugikor bat aukeratzen.
  • Argazkietarako: lehenetsi sentsore nagusiaren kalitatea eta egonkortzaile optikoa.
  • Jokoetarako: egiaztatu prozesadorea, RAM memoria eta hozte-sistema.
  • Egunero erabiltzeko: Bilatu luze irauten duen bateria bat eta behar adinako biltegiratze-ahalmena.
  • Oharkabean pasatu ohi den xehetasun garrantzitsu bat: egiaztatu ea mugikorraren biltegiratze-ahalmena handitu daitekeen mikroSD txartel bidez. Praktikoa da argazki eta bideo asko gordetzen badituzu, nahiz gero eta modelo gehiagok baztertzen duten aukera hori.
    Argi daukazunean zer telefono behar duzun, kontsultatu gure mugikor-tarifak edo zuntz eta mugikorrerako dauzkagun aukerak, zure kontsumoarekin bat datorren konbinazio egokia aukeratzeko.
    Teléfonos de 300 euros
    Gehien bilatzen dena
    Zuntza 1Gb, Mugikorra GB ∞, TB, FTTR, Netflix eta Disney+Zuntza 500Mb, Mugikorra GB ∞, TB eta NetflixZuntza, Mugikorra 50GB eta FinkoaZuntza 1Gb + Finkoa

    © Euskaltel, S.A.U 2026

    Informazio legalaLege-oharraPribatasun politikaCookieen politikaZerbitzu kalitateaGatazkak konpontzeko plataformaEtikako kanala
    defaultLayout.trustImageAltdefaultLayout.trustImageAlt