

HONOR 400 Smart: AAren boterea zure esku
Klik bakar bat eginda, adimen artifizialaren abantaila guztiak izango dituzu eskura. Halakoxea baita HONOR 400 Smart.
Telefonoaren alboko botoi bati esker, zuzenean sartuko zara zure gogoko aplikazioetara: bilaketak, azpitituluak, argazkiak, bideoak eta abar.
Argazkiez ari garela, zure unerik berezienak gorde nahi dituzu?
Kamera eta memoria
HONOR 400 Smart-ek hiru kamera ditu: 108 MP-eko kamera bat, 2 MP-eko sakontasun-kamera bat eta 8 MP-eko aurreko kamera bat.
Baina gehiago ere badu. Argazki ezin hobeak nahi badituzu, AA daukazu laguntzeko; adibidez, AI Eraser, zirriborroa, betegarri adimenduna edo begi irekien funtzioa...
Eta zure selfie eta argazki onenak gordetzeko, 16 GB-ko memoria (8 GB + 8 GB).
Gelaxka bikoitzeko bateria
6500 mAh-ko bateria da HONOR 400 Smart mugikorraren beste lorpen handietako bat.
Gelaxka bikoitzeko bateria bat da, eta gelaxka bakarreko bateria estandarrek baino autonomia handiagoa eskaintzen du, baita bost urte geroago errendimendu osoan erabiltzen jarraitzeko bermea ere.
Eta ahaztu gabe 35W HONOR SuperCharge kargagailu ahaltsua.
Aparteko erresistentzia
HONOR 400 Smart denbora gehiago irauteko diseinatuta dago.
Horretarako, erorketen aurkako SGS Premium 5 izarreko babesa du, eta IP54 ziurtagiria, urarekiko erresistentzia ziurtatzen duena.
Pantaila koloretsua
6,77 hazbeteko pantaila du, eguzki-argiarekin hobeto ikusteko prestatua, eta 120 Hz-eko eguneratze-maiztasuna.
Audioa
Arazoak dituzu deiak ondo entzuteko?
HONOR 400 Smart-en bozgorailu bikoitzari esker, bolumena % 400eraino handitu dezakezu.
Ezagutzen duzu MagicOS 9.0?
Honor 400 Smart gailuaren erabiltzaile-interfazea da. Besteak beste, honela lagundu diezazuke:
• Zirkulu bat marraztuta, Magic Portal aktibatzen da, zerbitzuetara sartzeko.
• Atzipen magikoaren bidez, begiratu batean funtsezko informazioa jaso ahal izango duzu.
Eta ezin hobeto uztartzen da Honor 400 Smart-en Qualcomm Snapdragon 685 prozesadorearekin eta MagicOS 9.0 sistema eragilearekin (zeina Android 15ean oinarritua baitago).