

Apple iPhone 16E, are sendoagoa
Sendoa eta estilo handikoa. Horrelakoa da Apple-ren iPhone 16E terminalaren kalitate aeroespazialeko aluminiozko karkasa: kolpe eta ezusteko oro jasateko gai da. Hainbeste, ezen smartphoneek baliatzen dituzten beiren artean gogorrena baitauka.
6,1 hazbeteko XDR Super Retina pantaila nagusia
Estetikari dagokionez, nabarmentzekoa da 6,1 hazbeteko Super Retina XDR pantaila. Mutu utziko zaitu iPhone 16Eren ertzetik ertzerako OLED pantailaren kontraste-mailak... Badakigu lanak izango dituzula begirada apartatzeko...
Autonomia handiagoa
Beharbada, bateriarik gabe geratzen zaren arte. Baina hori ez da gertatuko hurrengo egunera arte, iPhone 16Ek egun oso baterako autonomia eskaintzen baitu, hots, iPhoneren modelo zaharragoek baino handiagoa. Pentsa: 26 ordu eman ditzakezu bideoak ikusten iOS sistema eragilearen eta txiparen eraginkortasunari esker, zeinak C1 modema ere eskaintzen baitu.
A18 txipa eta Apple Intelligence
Azken belaunaldiko A18 txipak arintasuna bermatzen dizu zuk nahi duzunerako: adibidez, onlineko jokoetan aritzeko edo Apple Intelligence baliatzeko. iOS 26 sistema eragilea erabiltzen du.
Apple Intelligence adimen pertsonaleko sistema bat da, idazketa-tresna aurreratuen bidez idazten, argazkiak sortzen edo postako mezurik garrantzitsuenak antolatzen laguntzen duena. Eta, gainera, segurtasun osoz; zure datuak hain daude babestuta, ezen Applek berak ere ezin baitu izan datuetarako irispiderik.
Maila ikusgarriko argazkiak
iPhone 16Eren 48 Mpx-eko Fusion kamerak biren balioa du: sentsorea arduratzen da bereizmenaz, eta teleobjektiboa, berriz, irudia distantzia egokian atzitzeaz.
Gainera, Dolby Vision-i esker, 4K-n graba ditzakezu bideoak.
Zure sormen-lanak gordetzeko, 128 GB-tik hasi eta 512 GB-ra bitartean dauzkazu, modeloaren arabera.
Erabilera anitzeko USB-C
iPhone 16E terminalak USB-C ataka bat du, kargatzeko balio duena, baina baita beste gailu edo osagarri batzuk konektatzeko ere.
Segurtasuna eta funtzionalitate aurreratuak
Face ID Appleren nortasun-ezaugarrietako bat da. Zure telefonoa desblokeatzeko edo ordainketa bat egiteko modurik seguru eta erosoena da.
Baina iPhone 16E terminalak funtzionalitate aurreratu gehiago ditu, hala nola Nahierako botoia. Egin proba: zuzendu iPhone 16Ea objektu baterantz, eta galdetu nahi duzuna.