EuskaltelEuskaltel

Xiaomi Mi Smart Air Fryer 6,5 L: ez ibili janariari buelta ematen

Egunerokoan gauzak errazten dizkizun teknologia. 6,5 litroko Xiaomi Mi Smart Air Fryer-ak 360°-ko konbekzio bidezko berokuntza-sistema dauka. Hala, egosketa uniformea lortzen du, janariari buelta eman behar izan gabe.

Koipe gutxiago

Xiaomi Mi Smart Air Fryer 6,5L-ren beste lorpen handietako bat bere tenperatura altuko koipegabetze-funtzioa da.

Atera kontuak, parrilla kurruskaria erabiltzen duzunean ere, % 88 koipe gutxiago du janariak.

Zure beharretara egokitutako tenperatura

Bestalde, ziur axola zaizula janaria ez hoztea. Xiaomi Mi Smart Air Fryer 6,5L-ren berotze modua janaria prestatzez bukatu bezain laster aktibatzen da, zure janaria egin berria bezala egon dadin jateko orduan, nahiz eta 30 minutu geroago jan.

Tenperatura doitzeko, NTC tenperatura-kontroleko teknologia adimenduna eta hiru maila ditu: baxua, ertaina eta altua. 40ºC-tik 220ºC-ra bitarteko tenperatura hartzen du; hau da, desizozteko behar den tenperaturatik hasi eta labean erretzeko behar denera artekoa.

Zure frijigailuaren kontrola, zure smartphonean

Erraz kontrolatu ahal izango duzu zure Xiaomi Mi Smart Air Fryer 6,5L smartphonetik, Mi Home/Xiaomi Home aplikazioa erabiliz. 24 orduko programazio adimenduna planifikatu dezakezu, eta ukitu bakar batekin hodeian jasotako 100 errezetak ikusi.

Edukiera handia

Gaur gonbidatuak dituzu? Ez kezkatu kantitatearengatik. Xiaomi Mi Smart Air Fryer-ek edukiera handia du: 6,5 l. Oilasko oso bat erretzeko adinakoa, adibidez.

Erraz eta azkar garbitzen da

Garbitzeko ordua al da? Estaldura itsasgaitza higadurarekiko erresistentea da, eta erraz garbitzen da uretan pasatze hutsarekin.

Praktikoa eta puntako diseinua

Xiaomi Mi Smart Air Fryer 6,5L-k LCD pantaila adimenduna dauka, janaria egiteko modua edo tenperaturaren kontrola erraz doitzeko aukera ematen duena.

Baina baditu xehetasun praktiko gehiago ere. Hartu gogoan:

- Osagaiak gehitzeko saskia ateratzen duzunean, automatikoki eteten da.

- Babes-sareta eta atzeko aireztapen-sareta.