EuskaltelEuskaltel

Xiaomi Mi Smart Air Fryer, kozinatzeko ezin hobea

Xiaomi Mi Smart Air Fryer 3,5 L lagun mina izango duzu sukaldean. Izan ere, beste modu batera kozina daiteke: osasuntsu, kerik gabe, goxo eta azkar.

Presta zaitez gonbidatuak zur eta lur uzteko.

Nolakoa da Xiaomiren aire-frijigailu adimenduna?

  • Ez da frijigailu hutsa: oilasko-hegalak kanpotik kurruskari eta barrutik mamitsu egiteaz gain, labe gisa ere balio du, baita tenperatura baxuan ere, mikrouhin-labe batek bezala berotzeko, jogurta egiteko edo fruta deshidratatzeko, adibidez. 

  • Programagarria da: hala, denbora aurreztuko duzu. Adibidez, arratsaldeko ordu bietan bazkaltzeko programatzen baduzu, bazkaria egin berria egongo da zu lanetik etxeratzean. 

  • Janari osasungarria azkar prestatzeko modu bat da: 360 graduko aire-zirkulazioari esker, elikagaien barruko olioa erabat egiten da. 200 gradura iristen da, eta, beraz, azkar egiten da janaria; eta oso azkar berotzen da, 1.400 W-eko potentzia baitu.

  • Ukipen-pantaila bat du: OLED pantaila bat, bira edo ukitu batekin zure errezeta konfiguratzeko. Zenbat denboran egin nahi duzun, zein tenperaturatan, noiz buelta eman... Hori dena programatu dezakezu, edo seriean dakartzan errezeta adimendunak baliatu. Eskuak beste zerbaitetarako erabiltzen ari bazara, ahots bidez ere kontrola dezakezu, Hey Google aplikazioaren bidez. 

Hona hemen xehetasun gehiago, erosteko gogoa emango dizutenak: 

Sukaldean leku gutxi baduzu, ez dago arazorik, nahiko trinkoa baita, 3,5 litroko edukiera izan arren. Hiru lagunentzako janaria presta dezake. 

Geruza bikoitzeko tefloizko estaldurari esker, janaria ez da itsatsia geratzen, erresistenteagoa da, eta garbitzeko errazagoa. 

Eta ontzi-garbigailuan sar daiteke. Aski duzu saskia eta plaka kendu eta platerekin batera sartzea.