EuskaltelEuskaltel

Kapazitate eta errendimendu handiko bateria: OPPO Reno 13 Pro

Uneoro gurekin egongo den eta inoiz itzaliko ez zaigun smartphone bat bilatzen dugu denok. OPPOk behar horiek ulertzen ditu eta Reno 13 Pro modeloarekin pauso bat haratago doa, kapazitate handiko bateria bat, konektibitate sistemarik onena eta akatsik gabeko errendimendu handiena baititu.

5800 mAh-ko bateria eta karga azkarra.

OPPO Reno 13 Prok eskaintzen dituen zenbakiak zoragarriak dira. 5.800 mAh-ko bateria berriarekin, 2 egunez erabili beharko zenuke mugikorra bateria bukatzeko, 12,5 egun deiak jasotzeko eta egiteko egoeran, 15 ordu jokatzen eta 5 urte baino gehiago iraupen luzeko bateria moduan.

Baina abantaila gehiago ditu. Bateria ez da arazo bat izango, 49 minutuan % 1etik % 100era kargatu ahal izango baituzu 80 W-eko SUPERVOOCTM teknologiarekin. Karga azkarra tamaina handiko bateria batekin konbinatzen da, egun osoan errendimendu handia eta bost urtez karga azkarrak arazorik gabe eskaintzeko.

Azkar beti

OPPO Reno 13 Pro MediaTek Dimensity 8350 plataformarekin dator. Erabiltzaileari errendimendu bikaina eta gozamen etengabea ematen dio.

Etenik gabe jokatu ahal izango duzu, arinago eta AAren funtzioen abantailekin, MediaTek eta OPPOren artean diseinatutako zortzi nukleoko prozesadorea duen 4 nm-ko txip pertsonalizatuari esker.

60 hilabetez arin-arin

Gainera, OPPO Reno 13 Pro-ren RAM eta ROM memoria handiek errendimendu eta biltegiratze arazoak saihesten dituzte. 12 GB-ko RAM memoriarekin eta 512 GB-ko ROMarekin dator, CPUaren errendimendua % 20 handiagoa da eta GPUaren errendimendua, berriz, % 60 handiagoa.

CPUaren gehienezko kontsumoa beste modelo antzeko batzuena baino % 30 txikiagoa da, eta GPUarena, % 55 txikiagoa. OPPOk 60 hilabetean arin ibiltzea bermatzen du.

Konexio hobea

Konexioa ahaltsua eta egonkorra da, ez du etenik konektibitate txarragatik, ezta pantaila horizontalean jokatzean ere. OPPO Reno 13 Pro-k 360 graduko antena inguratzailea (jokoetarako berezia) eta sarearen aukeratze adimenduna konbinatzen ditu, une oro dibertitzea bermatzeko.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.