EuskaltelEuskaltel

Samsung Galaxy S25 Ultra 5G: dotorezia eta erresistentzia, etorkizuneko ikuspegiarekin

Titanio ultragogorrezko markoaren ukitu distiratsuarekin eta S Pen-arekin, Samsung Galaxy S25 Ultra 5G etorkizunera begira dago, estilo- eta erresistentzia-izpirik galdu gabe, eta adimen artifizial berrienarekin konbinatuta.

AAko azken teknologiarekin

Samsung Galaxy S25 Ultra 5G modeloak Galaxy AI dauka, eta eguneroko zereginak ahots-komandoen eta keinuen bidez egiteko aukera ematen du. Alboko botoia sakatuz, adibidez, zuzenean Google Geminira eta Circle to Search bilaketa-funtziora sartzen da.

Eta, adi, Now Barekin alertak, musika eta tenporizadoreak berehala atzitzeko aukera ematen baitu, telefonoa desblokeatu beharrik gabe.

Segurtasuna zaintzen duen telefonoa

Egiten duzuna egiten duzula, zure datuak Knox Vaulten bidez seguru egongo dira, eta erabiltzaileak bakarrik izango du informazio hori eskuratzeko aukera.

Maila profesionaleko argazkiak eta bideoak

Samsung Galaxy S25 Ultra 5G modeloak 200 MP-eko kamera nagusi bat, 50 MP-eko ultra angeluahandia, 50 MP-eko eta 10 MP-eko teleobjektiboak eta 12 MP-eko aurrealdeko kamera ditu.

Horiei iragazki pertsonalizatuak gehitu behar zaizkie, azken belaunaldiko ProVisual Engine eta Space Zoom —azken hori iaioa da inoiz pentsatuko ez zenukeen bezain urrun ikusten—.

Bideoak gustatzen bazaizkizu, Samsung Galaxy S25 Ultra 5G telefonoarekin grabazio-estudio propioa izango duzu eskura. 10 biteko HDR bideo-grabazioa, zarata-murrizte aurreratua eta Expert RAW eta Log Video moduko tresna profesional aurreratuak eskaintzen ditu.

Markak hausteko moduko errendimendua eta autonomia

Samsung Galaxy S25 Ultra 5G gailuak errendimendu ona du, Snapdragon® 8 Elite Mobile Platform prozesagailuari esker, zeina Galaxyrako pertsonalizatua baitago.

Eta mDNIe teknologia aitzindariari esker, 31 ordu inguruko autonomia du telefonoak.

Biltegiratze-edukierak ere markak hautsi ditu: 1 TB-raino (eta 12 GB-ko memoria).

Eta, luxuzko telefono honi amaiera emateko, nabigazioa eta pertsonalizazioa errazten dituen One UI 7 interfazea.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.