EuskaltelEuskaltel

Vivo V50 Lite 5G, BlueVolt bateria eta erorikoei aurre egiteko sendotasuna

Zure smartphoneari nahi bezain luze euts diezaiozun nahi du Vivok, beldurrik eta presarik batere gabe erabil dezazun. V50 Lite 5G modeloa gogorra da oso; ez dizu inoiz huts egingo, FlashCharge teknologiako bateria du, eta erorikoei aurre egiteko diseinatua eta egina dago. Merkatuko terminalik sendoenetako bat da.

Bateria ultramehea eta karga azkarrekoa

BlueVolt teknologiari eta 6500 mAh-ri esker, Vivo V50 Lite 5G telefonoak errendimendu luzeagoa bermatzen dizu formatu dotore eta konpaktuan. Zigilatzeko eta energia-dentsitateko berrikuntza aurreratuek tinko eusten diote zure Vivo terminalaren energia-fluxuari, aukera izan dezazun batere arazorik gabe komunikatzeko, jokatzeko eta konektatzeko. Ez duzu aukeratu beharko; egin nahi duzuna eta nahi duzunean.

Gainera, V50 Lite 5G modeloak 90 W-eko karga azkarra du, eta, horri esker, oso-osorik kargatuko zaizu 57,5 minutuan (ordubete baino gutxiagoan!) eta % 50eraino 20 minutuan gutxi gorabehera. 24 dimentsioko segurtasun-babesak tentsioa, korrontea eta tenperatura kontrolatzen ditu, karga-prozesua % 100 segurua izan dadin, ezustekorik gabea.

Erorikoei eta kolpeei aurre egiteko gai

Babesa eta iraunkortasuna dira Vivoren nortasun-ezaugarri bi. V50 Lite 5G modeloak moteltze integraleko egitura eta kristal babesle indartua ditu, eta proba zorrotzak egin zaizkio, eguneroko bizitzako eskakizunei aurre egiteko gai izango dela bermatzeko. Hau da, ez beldurrik izateko telefonoarekin izandako lehen gorabeherarekin.

Luzeago irauteko egin zaizkion kalitate-kontrolei eta babes-zorroak lau ertzetan duen moteltze penumatikoko teknologiari esker, ohi baino askoz babes-maila handiagoa du pantailak erorikoen eta egunero gertatzen diren ezustekoen aurrean.

POLED pantaila lau dotorea eta bozgorailu estereoak

Dotorezia ere garrantzitsua da Vivorentzat. V50 Lite 5G modeloak 6,77 hazbeteko pantaila du, alaka estu-estuekin eta % 94,2ko pantaila-gorputz erlazioarekin. Horri esker, ikus-esperientzia guztiz murgiltzailea eskaintzen du terminalak.

120 Hz-eko eguneratze-maiztasunak irudi-mugimenduXXX arinak bermatzen ditu, eta begiak babesteko SGS ziurtagiridun teknologiak, berriz, ikusmena babesten du. Izan ere, Vivok zure telefonoa zaintzen du, baina baita zure osasuna ere.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.