

vivo Y29s: dotorezia eta erresistentzia, parez pare
vivo Y29s terminala ikustean, hitz bakarra datorkigu burura: bikaina. Premium diseinua du, dotoreziaren eta erresistentziaren alde egiten duena.
SGSko bost izarreko ziurtagiria izateak esan nahi du gai dela ustekabeko kolpeak edo muturreko tenperaturak jasateko.
Hautsari eta urari aurre egiteaz, berriz, IP64 arduratzen da. Denak ondo funtziona dezan, baita eskuak bustiak dituzula erabiltzen baduzu ere.
Bateria noranahikoa
Iraunkortasunaz ari garela, arreta berezia merezi du terminalaren 5150 mAh-ko BlueVolt bateriak. Ia 20 orduko autonomia ematen du bideoak erreproduzitzeko, eta 22 ordu baino gehiagokoa musika entzuteko.
5 urtetik gora modu optimoan irauteko prestatua dago. Eta bateriaren 24 dimentsioko segurtasun-babeseko matrizeari esker, erraz eta modu seguruan kargatzen da.
Zure begiak zaintzen dituen murgiltze-pantaila
vivo Y29s terminalak 6,74 hazbeteko pantaila du, argitasun- eta distira-maila paregabekoa. Eta modu ilun bat ere badu, begiek atseden har dezaten.
Audioak, berriz, bolumena % 200 handitzeko aukera ematen du.
Xehetasun praktikoak
Ezagutu nahi dituzu vivo Y29s telefonoak dauzkan beste ezaugarri mundial batzuk?
Adibidez, hatz-marken sentsore bat telefonoaren albo batean, gailua erraz desblokeatzeko aukera ematen duena.
Edo kontsumo txikiko linterna ultradistiratsu bat.
Argazki errealistak eta adimendunak
10 x-ko linterna bat, vivo Y29s terminalaren kamera bikoitzeko sisteman integratua.
Kontuan izan ezaugarriok: 50 MP-eko kamera nagusia eta selfieak egiteko 5 MP-eko kamera bat.
Zure argazkiak, gainera, adimendunak izango dira, vivo Y29s telefonoak adimen artifiziala baliatzen baitu argazkiak hobetzeko. Argazkietan nahi ez dituzun elementuak ezaba ditzakezu, errealismo handiagoa eman begiradei edo argazki zaharrak eguneratu.
Eta, irudietatik harago, beste lan praktiko batzuetarako ere balia dezakezu AA; esate baterako, dokumentuak eskaneatzeko.
vivo Y29s terminalaren bihotza
Funtouch OS 15 sistema eragilea du (Android 15ean oinarritua), eta MediaTek Dimensity 6300 prozesadore bat.
Gainera, 6 GB-ko RAM memoria eta 256 GB-ko biltegi-memoria (2 TB-raino handitu daiteke).
Eta RAM hedatua, errazago aldatzeko aplikazio aktibo batetik bestera.