

Xiaomi 15T: Leica kamera hirukoitza eta premium esperientzia integrala
“Zure maisulana, hurbilago”. Horrela aurkezten da Xiaomi 15T smartphonea, eta ez da gutxiagorako, esperientzia integrala eskainiko baitizu, zerbitzu guztiekin eta teknologia punta-puntakoarekin: Leica kamera hirukoitza profesionaltasun-maila hobea lortzeko, diseinu dotorea eta goi-mailako errendimendua.
Leica kamera hirukoitzaren moldaerraztasuna
Xiaomi 15T modeloaren kamera nagusia 23 mm-ko Leica bat da, 50 MP-eko sentsore bat, Light Fusion 800 teknologia eta 2,0 µm-ko Super Pixel 4-in-1 dauzkana. Gainera, badu 46 mm-ko Leica teleobjektibo bat eta 50 MP-eko sentsore bat dituen beste kamera bat; eta hirugarren bat, 15 mm-ko Leica kamera angelduhandi bat 12 MP-eko sentsore bat duena.
Xiaomi 15T telefonoaren kamera nagusiaren Light Fusion 800 teknologiak ahalmen dinamiko aparta ematen dio, kamera profesionalen mailakoa, eta, horri esker, zehaztasun osoz hartzen ditu kolore biziak eta mugitzen ari diren pertsonen argi-itzalen xehetasun guztiak.
Premium esperientzia integrala
Xiaomi 15T modeloarekin, erabiltzailearen esperientzia premium integrala da. 6,83 hazbeteko pantaila handi eguneratu berria du, alaka fin-fineko diseinua eta 1,5 K-ko bereizmen handia dituena, zeinari esker ikus-eremu zabalagoa eta xehetasun-maila benetan ikusgarria baititu.
Gainera, Xiaomi 15T gailuak 3.200 nit-eko pantaila ultradistiratsua du, eta, horri esker, erraz ikusi eta irakurriko duzu argi-kondizio guztietan.
Atentzioa emateko diseinatua
Minimalista eta dotorea, goi-gamako irudiarekin. Xiaomi 15T terminalaren atzeko estalkia ezin hobeto integratzen da telefonoaren gorputzarekin; haren diseinu garbiak bat egiten du ingerada leunekin, eta edertasun-erakusketa bihurtzen xehetasun bakoitza.
Xiaomi 15T modeloak ertz biribilduko diseinu estilizatua du, leun-leuna da eta eusteko erosoa. Ingerada leunki biribilduek eta akabera mateak diseinu fin, orekatu eta dotorea osatzen dute.
Goi-mailako errendimendua
Xiaomik ez du inoiz huts egiten, eta 15T modeloak erabiltzaile-esperientzia azkarra eta egonkorra eskaintzen du, Dimensity 8400-Ultrari esker. Errendimendu bikaina du, eta Big-Core eta Arm Cortex-A725 arkitekturak, 4 nm-ko prozesu-teknologia berritzailearekin konbinatuta, errendimendu bikaina eta esperientzia arin-arina eskaintzen ditu.