

Zer abantaila ditu Euskaltel Infinity HomeBox zerbitzua kontratatzeak?
Euskaltel Infinity HomeBox zerbitzuarekin, premium entretenimendu-esperientzia bat izango duzu etxean, eta konektagarritasun hobetuarekin, telebista-interfaze berriarekin eta irudi- eta soinu-kalitate hobearekin ikusiko duzu telebistako eduki guztia. Zerbitzuak berekin dakarren Infinity HomeBox premium deskodetzaile berriari esker, irudi- eta soinu-kalitate onenarekin izango duzu entretenimendu guztia. Ezaugarri nagusiak:
Zer prezio dute Euskaltel Infinity HomeBox zerbitzuak eta haririk gabeko bozgorailuek?
Euskaltel Infinity HomeBox zerbitzuaren prezioa: 5 €/hil (BEZa barne). Infinity XL paketea (zuntza, giga mugagabeak dituen mugikorra eta Guztia TB dituena) kontratatzen baduzu, % 100eko deskontua izango duzu Euskaltel Infinity HomeBox zerbitzuan, hileko kuotan. Zerbitzu hori kontratatzean, 12 hilabete irauteko konpromisoa hartzen da. Euskaltel-ek ekipoa lagapen moduan ematen du. Euskaltel Infinity HomeBox Zerbitzua kontratatuta duzun bitartean gozatu ahal izango duzu. Zerbitzua baja emanez gero, gehienez 15 eguneko epean itzuli beharko duzu zure gertueneko dendaren bidez.
Haririk gabeko bozgorailuak epeka ordainduta eros ditzakezu: 3 €/hil, 48 hilabetez (BEZa barne). Bozgorailu horiek Infinity HomeBox deskodetzailearekin soilik erabiltzeko balio dute. Kasu honetan, ekipamendua bezeroarena da.
Nork kontrata dezake?
Zuntza eta Telebista dituen pakete bat duten edo kontratatzen duten bezero guztientzat dago eskuragarri. Euskaltelen zure telebista-zerbitzuarekin dagoeneko deskodetzaile bat baduzu, hurbilen duzun dendara itzuli beharko duzu.
Euskaltel Infinity HomeBox zerbitzu bat baino gehiago kontrata daiteke?
Euskaltel Infinity HomeBox zerbitzu bat kontrata dezakezu kontratatua duzun Zuntz eta TBko pakete bakoitzeko
Euskaltelen bezeroa naiz. Nola kontrata dezaket?
Doako bezeroarentzako arreta-telefonora deituta edo zure Euskaltel dendara joanda kontrata dezakezu.
Zer eduki izango ditut eskura Euskaltel Infinity HomeBox zerbitzu berri honekin?
Premium deskodetzaile berriaren telebista-interfaze berrira sartuta, kontratatua duzun telebista-planaren zuzeneko eta nahierako eduki guztiak ikusi ahal izango dituzu. Interfaze berri horretan ez dira eskuragarri egongo ikustaldika ordaintzeko diren helduentzako edukiak.
Instalatzaile batek etorri behar du deskodetzailea instalatzera?
Euskaltelen Zuntz Optikoko zerbitzuen altarekin batera kontratatzen baduzu, zuntza instalatzean instalatua eta konfiguratua utziko du instalatzaileak. Zuntza instalatu ondoren kontratatzen bada, erraz instalatuko duzu eskuliburuko jarraibideekin. Zalantzarik baldin baduzu, deitu doan xx zenbakira, konfiguratzen lagundu diezazuten. Informazio gehiago hemen.