Presidentearen Adierazpena
Gizartearekiko konpromisoa eta kudeaketa gardena
Bazkideentzako balioa eta emaitzak sort-
zea, gure langileen errealizazio pertsonala eta
profesionala sustatzea, bezeroei produktu eta
zerbitzurik onenak eskaintzea eta aberastasu-
na sortzen duen eta lan egiten dugun gizar-
teari lotuta dagoen enpresa izatea, horiek dira
eredu estrategiko beraren alderdiak: beze-
roaren emozioak bikaintasunez kudeatzea
elementu bereizgarri gisa. Horiek dira 2012-
2016 ziklo estrategikorako gure izaeraren
ezaugarriak eta helburuak.
Euskaltel balioei lehentasuna emateaga-
tik ezaugarritzen da. Onartzen ditugun ba-
lioek osatzen dute gure DNA, haiek deskri-
batzen dute gure enpresa-kultura, eta haiek
proiektatzen dute gure irudi korporatiboa. Pro-
fesionaltasunak, ardurak, ez etsitzeak, aldat-
zeko prest izateak, gauzak ondo egiten saiat-
zeak eta bezeroaren asebetetzea nahi izateak
laguntzen dute EAEko enpresa liderra izan gai-
tezen.
Nagusitasun horri esker, 2012an, gure histo-
riako emaitzarik onenak lortu ditugu, nahiz
eta krisi ekonomikoa itzela izan den eta tele-
komunikazio-sektorean deshazkuntza gertatu
5
den. Emaitza hori lortu ahal izan dugu kos-
tuen kudeaketa eraginkorra egin dugulako eta
kalitate goreneko telekomunikazio-zerbitzu
aurreratuak eskaini ditugulako merkatu-hobi
bakoitzari egokitutako prezioan.
Horrekin batera, Euskaltelek babesletza-lan
handia egiten du gizarte-arloan, hainbat eki-
men bultzatuz (bizitza profesionala eta pert-
sonala uztartzekoak, berdintasunekoak eta
aniztasuna errespetatzearen aldekoak) eta
gure gizartean bizitza digitalaren garapena
sustatuz Euskaltel Fundazioaren bidez. In-
gurumen-kudeaketari dagokionez, karbono-
aztarna minimizatzearen alde egiten dugu,
Basque Ecodesign Center-en ikuspegiarekin
bat. Erakunde horrek EAEn du egoitza eta se-
ktore pribatuko enpresen eta Eusko Jaurlarit-
zaren arteko lankidetza-esparru batean sortu
da; ekodiseinuko proiektu berritzaileak gau-
zatzea eta diseinatzea du helburu.
Euskal merkatuak, berriro ere, erakutsi du
fidatu egiten dela Euskaltelen telekomunika-
zio-produktu eta zerbitzu aurreratuek duten
kalitatearekin eta aniztasunarekin; haiek lort-
zeko, kontuan izan ditu, bai azken belaunal-
1,2,3,4 6,7,8,9,10,11,12,13,14,15,...73