Euskaltelen Aurkezpena
2012ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
13
Erronka honi lotutako proiektuek gauzatze-
epe luzea dute, eta beste ikuspuntu batetik
begiratu behar zaie, epe motzeko emaitzak ez,
baizik eta etorkizunekoak eskatuz.
Testuingurua baldintza garrantzitsua izatean
ari da zenbait proiektu aztertzeko eta bizkort-
zeko garaian. Edonola ere, ekitaldi honetan
hainbat hitzarmen egin dira operadore eta
enpresekin zerbitzuak emateko, bai mugikor-
arlokoak, bai sistema-laguntzakoak, bai
operatiboak. Dena dela, Espainiako estatuan
mugikor-zerbitzuak saltzeko aukera berriak
bilatzen jarraitu da, IKTen eta Gizarte Digita-
laren zabalpenari lotutako zerbitzuen alorrean
(osasuna, laguntza, hezkuntza…).
2013ko ekitaldira begira, Euskaltelek hazi egin
nahi du diru-sarrerei eta emaitzei dagokienez,
baita bezeroen gogobetetze-mailari eta leial-
tasunari dagokienez ere, nahiz eta, aurreikus-
penen arabera, merkatuaren eta ekonomiaren
atzeraldiak jarraitu egingo duen. Hori dela eta,
enpresaren lau erronkak betetzeko eta eremu
operatiboan eta taktikoan tentsioa eta proakti-
botasuna mantentzeko ekintzak ugaritu egin-
go dira. Hauek dira ekitaldiko jarduera gakoe-
tako batzuk:
Konpainiaren balio-proposamena
etengabe aberastea bi merkatuetan.
Alde
horretatik, konpainiarentzako garrantzitsuak
izan diren zenbait merkaturatze nabarment-
zen dira, berritzaileak direlako eta bezero
osoaren alde egiten dutelako (ONA irtenbi-
de bateratzailea), mugikorraren salmentako
bultzada, (bai “SIM-only”, bai terminalduna),
Banda Zabaleko abiadurak aldatzea, Premium
mantentze-lanetako zerbitzuak saltzea (PZT)
eta TBko paketeak, zerbitzuak eta edukiak
indartzea, balio handieneko aukerak bereziki
dinamizatuz. Enpresa-merkatuan, bateratze-
eskaintzetan eta mugikortasunean sakonduko
da, bai eta pixkanaka IKT irtenbide globalak
sartzean ere.
Leialtze-esparru aurreratua
eta
eduki proaktibo handiagokoa —bezeroarekiko
interakzio-une guztietan eta harreman-kanal
guztietan modu integralean dugun bezero-
esperientzian oinarritua— sortzeko ahaleginari
eustea. Betiere ahalik eta ikuspegi pertsona-
lizatuena eta erabilerei eta itxaropenei lotua
izanik, bezeroa atxikita edukitzeaz gainera
haren garapenean laguntzeko. Ildo horretan
bideratuta daude Etxeko eta Negozioetako
bezeroen oinarria berregituratzeko proiektua,
arreta emateko edo atxikitzeko plataformak
pixkanaka eboluzionatzeko proiektua, kanale-
ko komisio-eredu berrien proiektua eta abar.
Lehia-posizionamendua
indartzea,
bereizkuntza handiagoa sortzen saiatuz, batez
ere merkatu helduetan gertatu ohi denez
marken eta berezko zerbitzuen homogenei-
zatzea nabarmentzen ari den egoera honetan.
Emozioen kudeaketako bikaintasuna (beze-
roari esperientzia paregabea eta bereizgarria
emanez) konplexua da, alderdi ugariri eragi-
ten die, eta era askotako jarduerak eskatzen
ditu; baliteke konpainia bera eta bezeroarekiko
harremanak egiteko modua berrasmatu behar
izatea ere. Ikuspegi horretatik zenbait ekimen,
askotarikoak, bultzatuko dira: salmentako eta
arretarako kanalen bilakaera-esparrua (gero
eta pisu handiagoa du webguneak), faktu-
ra-ereduaren berrikuspena, erreklamazioen
kudeaketaren hobekuntza eta abar.
Dibertsifikazioan areagotzea.
Auke-
ra-kudeaketaren industrializazio-ahalegina-
ri eutsiko zaio, bai eta aukerak gauzatzeko
behar diren gaitasunak indartzeko ahaleginari
ere. Martxan dauden proiektu batzuk zerbit-
zu-proposamenen eta negozio-ereduen arloan
garatuko dira, haien inguruko azken erabakia
hartzeko merkaturatzeari dagokionez. Aldi
berean, aukera berriak aztertuko dira.
Eraginkortasun komertziala eta
operatiboa indartzea
, bai emaitzak hobet-
1...,3,4,5,6,7,8,9,10,11,12 14,15,16,17,18,19,20,21,22,23,...73