Euskaltelen Aurkezpena
2012ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
9
Orrialde hauetan dagoen informazio guztia
barnean Euskaltelek nahiz kanpoan AENO-
Rek kontrastatu eta egiaztatu dute. AENORek
ziurtatzen du 2006ko GRI gidako jarraibideen
arabera egin dela, eta dagokion Egiaztatze
Ziurtagiria igorri du (testuan sartuta dago).
Txosten korporatiboarekin batera aurkeztu
da txosten hau, hirugarren aldiz, eta bi txos-
tenek kudeaketa-txosten integratua osatzen
dute. Txosten horretan jasotzen da gizarte-
erantzukizunaren alorrean egin dugun lan
guztia, alderdi ekonomiko, sozial eta inguru-
menekoari dagokionez.
Gure interes-taldeei kontuak emateko ikus-
pegi hori erabiltzen dugu gure gizarte-erant-
zukizunaren politika enpresaren kudeaketa-
sistemako gainerako politikekin integratu nahi
dugulako; Enpresaren Erantzukizun Soziala-
ren Gidaplaneko ekintza-lerro batean ageri
da ikuspegia, eta gidaplana bat dator 2011-
2013ko Plan Estrategikoarekin, zeinak “Euskal-
telek gizarteari ematen dion balioa handitzea”
baitu helburu besteak beste.
Euskaltelen 2012ko Erantzukizun Korpora-
tiboaren Txostena, 2008. urtetik egin diren
gainerakoak bezala, ez da paperean argitarat-
zen; gure enpresaren webgunean dago ikusi
nahi duten guztien eskura:
.
com.
Txosten honetako informazioari buruzko azal-
penen bat edo informazio gehiago nahi izanez
gero, jarri harremanetan Kalitatea eta EES
saileko zuzendaritzarekin
helbidean edo 944011000 telefono-zenbakian.
EAEko telekomunikazioen operadore globala
da Euskaltel, eta zerbitzu hauek eskaintzen
ditu bere sare finko eta mugikorren bidez:
Telefonia Finkoa, Internet, Telebista Digital
Interaktiboa eta Telefonia Mugikorra.
1,2,3,4,5,6,7,8 10,11,12,13,14,15,16,17,18,19,...73