Euskaltelen Aurkezpena
2012ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
11
Merkatua gero eta helduago dagoenez, area-
gotu egin da lehia, eta, horrekin batera, eral-
daketa-prozesu sakona egin dute operadore
batzuek. Euskaltelen, etengabeko aurrerape-
na izan da merkatuko baliozko proposamena-
ren hobekuntzan (zerbitzu-eskaintza) —finkoa
eta mugikorra bateratzeko apustu gero eta
handiagoa—, bezeroekiko harremanen espa-
rruan sakontzeko lanetan eta prozesu opera-
tiboak optimizatzen saiatzeko lanetan (sareak
partekatu, atazak barneratu/kanporatu…),
jakin baitakigu beharrezkoa dela eraginkor-
tasunaren eta atxikitzearen arloak indartzea
Ebitda-ren mailak eta espero den errenta-
garritasuna erdiesteko. Dibertsifikazioaren
alorrean, gauzatze-denbora luzeagoko proie-
ktuak izan direnez, inguruak eta barne-lehen-
tasunek haien garapena moteldu dute. Edono-
la ere, aurrera jarraitzen du haren bultzadak
eta aukera eta partner-en bilaketak.
Hemen jasotzen da, labur, 2012ko ekitaldian
erronka estrategikoetako bakoitzak izan duen
bilakaera, alderdirik garrantzitsuenei dagokie-
nez:
1. erronka
: Eraginkortasun komertzial eta
operatibo ahalik eta handiena lortzea. Konpai-
niak eutsi egin dio eremu operatibo eta nego-
zio-eremu guztietako kostu-eraginkortasuna
hobetzeko aurreko ekitaldian martxan jarri-
tako ahaleginari. Horren ondorioz, aurrezpen
handia egin da, eta Ebitdan-n eragin positi-
boa izan du. Halaber, hobetu egin dira gaita-
sun komertzialak eta bezero-kudeaketakoak,
eta merkatuetako kokapena finkatu egin da.
Mugikorreko negozioak etengabe egin du gora,
eta enpresa-merkatuko presentzia ere indartu
egin da. Hala, informazio-teknologiei lotutako
enpresa-proiektuei ekiteko egitura espezifiko
bat sortu da. Zailtasunik handiena izan da
baja-kopuruak gora egin duela gaur egungo
testuinguru ekonomikoa eta lehia direla eta.
Horregatik, bezeroak erakartzeko sustapen
handiak eta prebentzio-lana egin behar izan
Gero eta zailagoa den testuinguru honetan,
Euskaltelek eutsi egin dio 2011-2013ko Plan
Estrategikoan ezarritako ikuspegi estrate-
gikoari, eta plana pixkanaka ezartzeko lanak
merkatu-ingurune oso konplexu eta ezegonkor
batetik eratorritako behar taktikoenekin bate-
ratzen saiatu da. Horrekin batera, ekital-
dian, aldaketa handia izan da konpainiaren
akzioetan. Indarrean dagoen Plan Estrate-
gikoa berrikusi eta eguneratu egin da; hala,
batetik, haren oinarrizko ildoak berretsi dira
eta, bestetik, 2016raino luzatzea erabaki da,
osagai ekonomikoei eta negozioaren proie-
kzioari dagokionez, datozen urteetarako finka-
tutako bilakaera-egoera berriaren arabera.
Aurrez finkatutako lau erronka estrategikoak
eta jarduteko hamar lerro estrategikoak
gauzatuz joan dira 2012 ekitaldian, baina nahi
baino mantsoago gauzatu dira; izan ere, gero
eta gehiagotan egin behar zaie aurre epe labu-
rreko presazko ekintzei, ikuspegi taktiko argia
dutenei, merkatu-egoera gogor hori dinami-
zatzeko eta urteko negozio-helburuak ahal
diren neurrian lortzeko.
Alor estrategikoan zein taktikoan egindako
ekintzek gaur egungo egoeran emaitza onak
—kualitatiboak zein kuantitatiboak— eman
dituztela jo dezakegu, diru-sarrerak orotara
zentzuzkoak baitira, sektoreko batezbestekoa
baino askoz hobeak, nahiz eta aurreikusitako-
tik behera izan diren; zerbitzu-proposame-
na hobetu da eta bezeroaren balioa handi-
tu; Ebitda-ren helburua bete da eta irabazia
lortu, kutxa sortzeko eta barneko lanak eta
eraginkortasuna hobetzeko gaitasun handiari
eustearekin batera.
Halaber, egindako azterketek agerian utzi
dute bezeroen gogobetetze-mailak handitu
egin direla, bai zerbitzuei bai emandako arre-
tari dagokienez, ekitaldian zehar arlo horietan
egindako hobekuntzak eraginkorrak izan baiti-
ra.
1...,2,3,4,5,6,7,8,9,10 12,13,14,15,16,17,18,19,20,21,...73