Euskaltelen Aurkezpena
2012ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
17
Internetera mugikortasunean sartzeko auke-
raren aurrerapenak aukera eman du, gainera,
Interneteko produktuak gurutzatzeko propo-
samena garatzen jarraitzeko (“beti online”).
Zenbait produktu iraultzaileri esker —esate
baterako, Smartphoneetarako
Ats3gin dut
eta
hainbat gailu mugikortasunean konektatzeko
aukera ematen duen
MiFi
gailua—, Euskalte-
lek
Internet mugikorrerako eskaintza
egin
du
Interneteko sarbide finkoaren pare-
koa
.
Telebista Digitala
Telebistaren arloan, Bereizmen Handian
oinarritutako zerbitzua garatzen jarraitzen du
Euskaltelek. Teknologia horri esker, irudiak
kalitate hobea eta errealismo handiagoa du
telebistan, eta Euskaltelek, lehiakideek ez
bezala, bere zuntz optikoko sareko bezero
guztiei eskain dakieke.
Teknologia horretaz baliatzeko aukera
orokortzeko eta azkartzeko, grabagailurik ez
duen HD deskodetzaile berri bat sartu du kata-
logoan, irtenbide ekonomikoagoak eskatzen
dituzten bezeroentzat, eta bereizmen handiko
telebistaren prezioa ohiko telebistaren prezio
berean mantentzen du.
HD kanal garrantzitsuenak eskuragarri izan
bezain laster sartu ditu Euskaltelek progra-
mazioan, eta kanal-eskaintza hobetuz doa;
azken joeretara egokitu du, eta erreferen-
tziako edukiak gehitu ditu, adibidez, Canal+1.
Futbolari dagokionez —hori baita telebistako
garrantzitsuena—, Canal+Liga gehitu da;
hala, kalitate paregabearekin eskaintzen ditu-
gu Liga eta Kopa.
Baliozko proposamen hori eraginkortasun
handiagoz zabaltzeko, telebistaren paketatze
eta eskaintza sakon berritu da. Hala, bezeroek
ordainpeko telebista erakargarri bat eskura
dezakete, kalitate-prezio erlazio oso onarekin.
Telefonia Mugikorra
2012an zehar, Euskaltelek ATS3GIN DUT
produktua (Internet doan mugikorrean, Inter-
neteko bezeroentzat) egokitu du merkatuko
behar gero eta handiagoen arabera. Bi alder-
di ukitu dira: lehenbizi, % 50 handitu dira
ATS3GIN DUT produktuko hileko datuak, beze-
ro guztientzat, eta, gero, ondoren ordaintze-
ko bi mugikor edo gehiago dituzten bezeroei
datuen bikoitza eman zaie ATS3GIN DUT x2
produktuarekin.
Tarifen atalari dagokionez, tarifa berriak gara-
tu dira merkatuko behar gero eta handiagoei
erantzuteko; adibidez, Tarifa Finko Libreak
(diruz lagundutako terminal mugikorrik behar
ez duten bezeroei mugikorrean aurrezten
laguntzeko tarifa finkoak). Horrez gain, SIMple
tarifen familia handitu da, produktu honekin:
SIMple 3 zentimoan. Horri esker, EAEko opera-
dore aitzindari gisa hazten eta sendotzen da
“SIM bakarrik” ereduan.
SIMple tarifak edo Tarifa Finko Libreak balia-
tuz hasiera-hasieratik aurreztu nahi duten
bezeroek telefono mugikor bat errazago eskura
dezaten, epekako ordainketa jarri da martxan,
Zuntz Optikoko bezeroentzat baino ez. Zerbitzu
horrek Smartphoneen aukera zabala eskaint-
zen du urtebetez 120 € hilabetetan zatikatuta
ordaintzeko, eta zerbitzu horrek ez du inolako
komisiorik eragiten, bezeroek Smartphoneak
2012an, berritzeko eta
bezeroei Interneteko sarbideko
azken teknologiak eskuratzeko
apustuari eutsiko dio
Euskaltelek, zerbitzu horretako
bikaintasuna mantentzeaz
gainera.
1...,7,8,9,10,11,12,13,14,15,16 18,19,20,21,22,23,24,25,26,27,...73