Euskaltelen Aurkezpena
2012ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
8
Euskaltelek Erantzukizun Korporatiboaren
Txostena aurkezten du, halako memoriak
aurkezteko ezarritako urteroko zikloa betez.
Hala, zazpigarren memoria honetan, 2012.
urteari dagokion informazioa argitaratzen du
Euskaltelek. Txosten honetan sartzen dira
erakundeak lantoki guztietan egindako jardue-
ra guztiak; haien artean, Euskaltelen hornit-
zaileen eta banatzaileen gaineko eta gizartea-
ren aurreko trakzio-egintzak.
Txosten hau egiteko, Global Reporting Inicia-
tive (GRI) erakundeak 2006ko Gidan jasanga-
rritasun-txostenetarako emandako irizpideak
eta Telekomunikazioen Sektoreko GRI gehi-
garria (2003) erabili ditugu. Horrenbestez,
gida horretako adierazle guztiak jasotzen dira,
haien edukia garatuz, edo haiek kontuan ez
hartzeko arrazoiak adieraziz.
Gizarte-erantzukizuna duen eta bere Xedetik
eta Ikuspegitik ateratzen diren enpresa-helbu-
ruak interes-taldeen itxaropenekin orekatu
nahi dituen enpresa den aldetik, Euskaltelen
jasangarritasun-kontzeptua garatuz hauta-
tu dira txosten honetako edukiak; halaber,
kontuan hartu dira bai beste urte batzue-
tako edukiak eta esperientzia, bai Euskalte-
lek zerbitzatzen duen komunitatearen gara-
pen ekonomiko eta sozialaren esparruan duen
jarduera. Gainera, eta 2011ko Erantzukizun
Korporatiboaren Txostena jakinarazteare-
kin batera, hari buruzko inkesta bat helarazi
zitzaien interes-taldeei, txostenaren mate-
rialtasuna zehazteko eta 2012an Euskalteli
lotutako interes-taldeentzat kezka-iturri diren
gaiak hobeto identifikatzeko.
Nolanahi ere, trazabilitateari eusteko eta
Euskaltelen jardueraren bilakaera aztertu ahal
izateko, azken hiru urteetako datuak ematen
dira, ahal den neurrian.
Lehendakariaren adierazpenaz gain, txoste-
nak bederatzi kapitulu ditu. Lehenengo kapi-
Txostenaren aurkezpena eta irizmena
tuluan, adierazten da zein den Euskaltel proie-
ktuaren orientazioa, zein den gure ibilbidea,
eta 2012an zer neurri eta emaitza nagusi lortu
diren ekonomiaren, ingurumenaren eta gizar-
tearen aldetik, eta zer konpromiso hartzen
diren ekitaldi horri begira.
Hurrengo kapituluetan, eremu hauetako gure
jarduera jasotzen da: gizarte-erantzukizuna,
bezeroekiko harremana, sarea, ingurume-
na, hornitzaileekiko harremana, pertsonekiko
konpromisoa eta gizartearekiko konpromi-
soa; kapitulu bakoitzaren amaieran, hurrengo
ekitaldirako konpromisoak aurkezten dira.
Bederatzigarren kapituluan, alde batetik, GRI
gidan ezarritako zenbait adierazle eta GRIren
Telekomunikazioei buruzko gehigarria gure
txostenean non dauden adierazten dugu, eta,
bestetik, GRI adierazleen eta Munduko Hitzar-
menaren printzipioen erkaketa egin dugu,
koherentzia-test gisa.
Txosten honetan aurkeztutako informazio
ekonomikoa Euskaltelek egindako kostuen
kontabilitatean oinarritzen da, eta informazio
analitikoa sailka eta negozio-lerroka lortzera
bideratuta dago, indarrean dagoen merkata-
ritza-legedia eta Kontabilitate Plan Orokorrean
ezarritako arauak betez.
Txosten honetan aurkeztutako ingurumen-
informazioa gure Ingurumen Adierazpenean
jasotako informazioan oinarritzen da. EMAS
araudiaren arabera egin dugu Ingurumen
Adierazpena, eta kanpoko egiaztatze-prozesu
bat izan du, AENORek bideratua. Ingurumen-
adierazle batzuetan (EN3 eta EN4) erabaki da
GRIren adierazle-protokoloak ez erabiltzea;
izan ere, hornitzaileetatik lortzen diren kont-
sumoak beste unitate batzuetan daude, eta
unitate horiekin hobeto erka daitezke datuok
sektorekoekin eta hobeto ulertzen dituzte
interes-taldeek.