Partikularrak

Enpresa Handiak

Thomson 7200

Kanala aldatzeko, sartu kable-modemaren konfigurazio-menura. Horretarako, WiFi bidez edo sareko kable bidez modemari konektatutako ekipo batean, ireki Interneteko nabigatzaile bat idatzi,http://192.168.0.1, eta sakatu intro.
Gero, modema konfiguratzeko webgunea irekiko da, eta erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatuko ditu. Idatzi “euskaltel“, komatxorik gabe, “username“ eta “Password“ laukietan, eta sakatu Login.
thomson 2
Konfigurazio-menuan sartu ondoren, hautatu lehenbizi Wireless “Wireless“ atala, goian eskuinean, eta, gero, sakatu Radio, ezkerreko aukera-zutabean.
Aldatu “channel“ (kanala) laukiaren balioa, jarri erabilgarri dagoen edozein balio, sakatu apply, eta ikusi emaitza, ekipoak sarera konektatuta daudela. Aldaketa berehala gauzatuko da.
thomson 5
Kanalak ausaz probatu baino nahiago baduzu, WiFi sareen arakatzailea erabil dezakezu, scan Wireless AP´s, botoia sakatuta. Hala, zure inguruan zer kanal dauden erabilgarri ikusi ahal izango duzu grafikoki.

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri