Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Euskaltelen linea mugikor berri bat kontratatzea: epeak, eragingarritasuna…

Eskerrik asko gu aukeratzeagatik! Euskaltelen mugikor-tarifa hautatzen duzunean, zure eskaera prestatzeari ekingo diogu. Linea eskatzen duzunetik Euskaltelen SIM txartela jasotzen duzunera gertatzen den guztiaren berri emango dizugu jarraian.

 

Noiz jasoko dut Euskaltelen nire SIMtxartela?

 

Oraintxe azalduko dizugu noiz jasoko duzun Euskaltelen SIM txartela, kontratatu duzunaren arabera:

  • Mugikorra bakarrik kontratatu baduzu

    , mezulari bidez bidaliko diz(ki)zugu SIMa(k) 48 orduan (lanegunetan). Euskaltelen denda batean kontratatu baduzu, unean bertan eraman ahal izango duzu linea aktiboa.

  • Zuntza + Mugikorra kontratatu baduzu

    , Euskaltelen zuntza etxean instalatzen dizun teknikariak eramango dizkizu zure mugikorren SIM txartelak. Horrez gainera smartphone bat ere kontratatzen baduzu, posta bidez jasoko duzu, egun batzuk geroago.

 

Gogoan izan

, zenbaki berria bada, jasotzen duzun unean bertan hasi ahal izango zarela SIMa erabiltzen. Zure lehengo operadorearen zenbakia mantentzea erabaki baduzu, Euskaltel arduratuko da guztiaz eta prozesuaren berri ematen joango gara.

Nola funtzionatzen du Euskaltelen mugikorraren eramangarritasunak?

Eramangarritasuna da operadorez aldatzean telefono-zenbakia mantentzeko aukera ematen duen prozesua. Jakin beharreko guztia kontatuko dizugu!

  • Zer izapide egin behar ditt nire lehengo operadorean baja eman eta Euskaltelera igarotzeko?

Euskaltelen eramangarritasuna eskatzen duzunean, lehengo operadorearekin zenuen linea mugikorraren baja automatikoki egiten da. Ez duzu ezer ere egin behar.

  • Zenbat denbora behar du eramangarritasunak Euskaltelen?

Gutxienez 2 lanegun behar dira horretarako. Mezu bat bidaliko dizugu, zure linea mugikorra Euskaltelera aldatuko den egunaren eta orduaren berri emateko. 

Eramangarritasun-prozesuak dirauen artean, betiko moduan erabili ahal izango duzu mugikorra baina, aldaketa egin ondoren, Euskaltelen SIMarekin bakarrik erabili ahal izango duzu telefonoa.

Mugikorraren eramangarritasuna goizaldean egiten da (2:00ak eta 6:00ak bitartean), ahalik eta txikiena izan dadin etena. Jarri SIM berria mugikorrean goizeko lehen orduan, eta aktibatuta edukiko duzu zerbitzua.

  • Noiz hasten da zerbitzua Euskaltelen fakturatzen?

Eragingarritasuna osatu eta zure linea erabiltzeko moduan zaudenean hasiko da zure Euskaltel linea mugikor berriaren fakturazioa.

  • Badu kosturik eramangarritasunak Euskaltelen?

Ez, eramangarritasuna erabat doakoa da Euskaltelen. Aldatu Euskaltelera zure zenbakia mantenduz, hautatzen duzun tarifarekin.

  • Eta eramangarritasuna eskatu badiot Euskalteli eta bertan behera utzi nahi badut?

Iritzia aldatzen baduzu, bertan behera utz dezakezu eramangarritasuna. Nahikoa duzu aldatzeko eskatu zenion operadorearekin (operadore berria) harremanetan jartzea, eramangarritasuna gauzatu aurreko eguneko 14:00ak baino lehen.

 

Zer gertatzen da Euskaltelera aldatu berri banaiz eta telefonoak ez badu

funtzionatzen?

Hori gertatzen bada, egiaztatu alderdi hauek:

  • Ziurtatu SIM txartel zuzena erabiltzen ari zarela

    . Ziurtatu Euskaltelen SIM txartel berria jarria duzula. Zaharrak ez du funtzionatuko eramangarritasuna osatu ondoren.

  • Berrabiarazi mugikorra. 

    Itzali eta piztu telefonoa. Gailua sare berrian behar bezala erregistratzen laguntzen du.

  • Egiaztatu dagoeneko ez duzula zerbitzurik SIM zaharrarekin

    . Zure lehengo operadorearen SIM txartelak ez luke dagoeneko funtzionatu beharko.

  • Egiaztatu estaldura eta mugikorraren konfigurazioa

    . Egiaztatu mugikorra ez dagoela hegaldi moduan eta sare automatikoaren aukera hautatuta daukazula.

Hori guztia egiaztatu ondoren linea gabe jarraitzen baduzu, jarri Euskaltelekin harremanetan eta lagunduko dizugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri