Zer da atakak irekitzea eta nola egiten da?
Bideratzaile batean egiten den konfigurazio espezifikoa da ataka-irekiera bat. Tokiko sarean Interneteko zerbitzari gisa erabiltzen den softwareren bat dagoenean erabiltzen da (adibidez, web-zerbitzari bat, P2P aplikazio bat eta abar). Irekierak bideratzailearen konfigurazio-webgunearen bidez egiten dira.