Ongi etorri Nire Euskaltelera!
Euskaltelen bezeroaren gune pribaturako sarbide esklusiboa. Gauza asko egiteko aukera izango duzu; besteak beste:
Hori guztia eta gehiago, edonon zaudela ere!
Zuk aukeratu nola sartu Nire Euskaltelen:
goialdean, eskuinetara, Bezeroaren Gunerako sarbidea ematen duen ikono hau aurkituko duzu:

iPhone bat edo Android mugikor bat baduzu, zuzenean sar zaitezke Nire Euskaltel aplikaziotik:
![]() | ![]() |
Bezeroa zara eta oraindik ez duzu konturik? Ez kezkatu! Oso erraza da sortzea; nahikoa da “Sortu zure kontua” aukeran klik egitea. NAN-zenbakia eta kontratua egiteko unean eman zenigun telefono-zenbakia adierazi beharko dituzu. Mezu batzuk bidaliko dizkizugu zure identitatea egiaztatzeko, besterik ez!
Gogoan izan! Erregistratzeko unean ematen diguzun helbide elektronikoa izango da zure sarbide-erabiltzailea.

Dagoeneko erabiltzailea eta pasahitza badituzu eta ez baduzu datuetakoren bat gogoratzen, ez kezkatu: egin klik “Nire erabiltzailea ahaztu zait” edo “Nire pasahitza ahaztu zait” aukeran, eta informazioa bidaliko dizugu, arazorik gabe sar zaitezen.
Bai webgunetik sartzen bazara, bai aplikaziotik sartzen bazara, hasierako ikuspegian aukeraz betetako menu bat aurkituko duzu, nahi duzun horretara jotzeko.
![]() | Zure produktuak konfiguratzeko sarbidea. |
![]() | Kontsultatu edo deskargatu azken fakturak. |
![]() | Eskaintzak eta zuretzako moduko zerbitzu berriak. |
![]() | Euskaltelen gailuen dendarako sarbidea. |
Atera etekinik handiena Nire Euskalteli. Kontsultatu eta konfiguratu dezakezun guztiaren berri emango dizugu: