Kudeatu Euskaltelen hodeiko telefonogune-zerbitzua
Euskaltelen Autokudeaketa Atariaren bidez, enpresaren administratzailea zaren aldetik, autonomia izango duzu zerbitzuak eskaintzen dituen funtzionalitate gehienak kudeatzeko eta konfiguratzeko:
- Egoitzaren ezarpenak
- Lanpostuen kudeaketa
- Deien, ahots-postontziaren, desbideratzeen, grabazioen eta abarren kudeaketa
- Operadore automatikoaren definizioa
- Behar dituzun jauzi-taldeen eta atzipen-taldeen kudeaketa
- Dei-ilaren kudeaketa
- Itxaronaldiko musikaren, egutegien, lokuzioen eta abarren parametrizazioa
Zer urrats egin behar dituzu Euskaltelen telefonoguneko Autokudeaketa Atarian saioa hasteko?:
Sartu https://gestion-centralita.Euskaltel.com/login helbidean, zerbitzua aktibatzean baimendunari bidali zitzaion erabiltzaile-izena (IFK/IFZ) eta pasahitza erabiliz.
Atarira sartzen zaren lehen aldian, pasahitza aldatu behar da. Pasahitz berriak baldintza hauek bete behar ditu:
- 8 karaktere izan behar ditu, gutxienez.
- Gutxienez zenbaki bat, letra larri bat eta letra xehe bat izan behar ditu
- Alfanumerikoa ez den karaktere bat izan behar du gutxienez
- Ezin du erabiltzailearen IDa eduki
- Ezin da izan aurrekoren baten berdina
Kontsultatu telefonogunea autokudeatzeko Euskaltelen erabiltzaile-gidak:
Euskaltelen Telefonogunearen Autokudeaketa Ataria – Administratzailearen eskuliburua
Euskaltelen Telefonogunearen Kudeaketa Ataria – Langilearen eskuliburua
Beste hau ere interesatuko zaizu