Partikularrak

Enpresa Handiak

Cisco 2325

  1. Kanala aldatzeko, sartu kable-modemaren konfigurazio-menura. Horretarako, WiFi bidez edo sareko kable bidez modemari konektatutako ekipo batean, ireki Interneteko nabigatzaile bat idatzi,http://192.168.100.1, eta sakatu intro.
cisco 8
  1. Gero, elkarrizketa-koadro bat irekiko da, eta erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatuko ditu. Utzi hutsik “Usuario:“ eta “Contraseña“ laukiak, eta sakatu aceptar.
cisco 3
  1. Kable-modemaren konfigurazio-menuan sartu ondoren, sakatu Setup, goian eskuinean, eta, gero, hautatu “Wireless“ ataleko Basic aukera, pantailaren ezkerrean zabalduko den aukera-zutabean; pantaila hau agertuko da:
cisco 11
Goitibeherako New Channel zerrendan, hautatu kanal berriaren zenbakia, eta sakatu Apply. Segundo gutxi batzuetara, aldaketa gauzatuta egongo da. Konektatu berriz sarera, eta begiratu emaitza.
Aukeran dauden kanalen artean bat berezia da, “auto“ izenekoa. Kable-modemean “auto“ kanala aukeratuz gero, kable-modemak automatikoki bilatuko du kanalik onena berrabiarazten den bakoitzean. Konektatu beharreko ekipoak modemetik hurbil daudenerako soilik gomendatzen da aukera hori, oro har.

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri