Partikularrak

Enpresa Handiak

Nolakoa da Euskaltelek egiten duen barne-instalazioa?

Etxe barneko instalazioa teknikari batek egiten du, telefonia mugikorreko, Interneteko eta TBko zerbitzuen instalazioarekin batera.
Instalazioak elementu hauek ditu:
SAPa: Bezeroaren etxebizitzaren sarreran, telefoniako SAP bat (sarearen amaiera-puntua) eta CATVko SAP bat instalatzen dira (batzuetan, SAP bat bakarrik ahotserako zein CATVrako), bezeroaren etxebizitzako barne-instalazioa bertikalarekin (kanpo instalazioarekin) konektatzeko.
CATV-hargunea: Seinalea kable bidez iristen da hargune horretara, eta hargune (erroseta) hori erabiltzen da Interneterako zein TBrako. Kable-modema edo deskodetzailea kable koaxial baten bidez konektatzen dira hargune horretara.
Ahots-hargunea: CATV-hargunean bezala, seinalea kable bidez iristen da SAPetik, baina telefonia finkoan bakarrik erabiltzeko da. Terminal finkoa telefono-kable (RJ 11) baten bidez konektatzen da hargune horretara.

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri