Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Deitu

ES
EU
Vector
Vector
Zuntza + Mugikorra
Vector
LaguntzaBezero gunea
900 825 470

Gorabeherak Euskaltelen zuntz-konexioarekin: zer egin

Euskaltelen zure konexioak beti normaltasunez funtziona dezan lan egiten dugu. Hala ere, gerta daitezke gorabehera puntualak edo konexio-kalitatearen aldaketak. Egoera horiek hainbat faktoreren ondorio izan daitezke:

  • sarearen alderdi teknikoak.
  • eguraldi-kondizio txarrak.
  • seinalean interferentziak sortzen dituzten inguruneko elementuak.

Zerbait ongi ez doanean, gorabehera azkar identifikatzen eta konpontzen lagundu diezazukete lehen uneko egiaztapen batzuek. Gomendio praktiko batzuk eskaintzen dizkizugu zer gertatzen ari den uler dezazun, eta arazoa erraz nola konpondu jakin dezazun.

Eta egiaztapenak egin ondoren ere arazoak baditut oraindik? Urrats horiek egin ondoren ere konexioak behar bezala funtzionatzen ez badu, ez kezkatu. Euskaltelen zerbitzu teknikoa eguneko 24 orduetan dago eskuragarri, urteko 365 egunetan, zuri laguntzeko eta gorabehera ahalik eta azkarrena konpontzeko.

Internetek funtzionatzen ez badizu egiteko lehen egiaztapenak

Hutsegitea wifi bidez soilik gertatzen da, ala kable bidez konektaturik ere bai? Moteldu dela nabaritzen duzu, ala konexio falta erabatekoa da?

Has gaitezen errazenetik: kable guztiak korrontera ondo konektatuta daudela egiaztatuz, eta hutsegitea gailu bakar batean edo webgune bakar batean soilik gertatzen ote den ikusiz.

  • Hutsegitea gailu bakar batean gertatzen bada.

Gainerako gailuetako konexioak normaltasunez funtzionatzen badu, oso litekeena da arazoaren jatorria gailu horretan egotea, ez konexioan.

Kasu horretan, egiaztapen hauek egin ditzakezu:

  1. Ezabatu gailuan gordetako wifi-sarea, eta sartu berriro zeure sarearen erabiltzailea eta pasahitza.
  2. Ordenagailu eramangarri bat erabiltzen baduzu eta ez badu wifi-sarerik detektatzen, egiaztatu haririk gabeko konexioa aktibatuta dagoela. Ordenagailu eramangarri batzuek etengailu fisiko bat daukate wifia pizteko eta itzaltzeko, edo tekla-konbinazio bat.
  3. Proba osagarri gisa, konektatu gailua bideratzailera zuzenean sare-kable bidez. Horrela ongi funtzionatzen badu, baliteke arazoa gailuaren wifi-konfigurazioarekin lotuta egotea.

 

  • Hutsegitea webgune jakin batean gertatzen bada.

Gainerako orriek normaltasunez funtzionatzen badute eta arazoa webgune jakin batera sartzean bakarrik gertatzen bada, baliteke blokeoa gailuaren segurtasun-softwarearekin (suebakiarekin edo antibirusarekin) lotuta egotea.

Erraz egiaztatzeko:

  1. Begiratu ea antibirusak edo suebakiak oharrik edo jakinarazpenik erakusten duen, weborri bat blokeatu duela seinalatzeko.
  2. Saia zaitez suebakia edo antibirusa aldi baterako desgaitzen eta webgunera berriro sartzen (gogoratu ondoren berriro aktibatzea).
  3. Egiaztatu webgune hori sare berera konektatutakobeste gailu edo nabigatzaile batetik ireki daitekeen ala ez. Beste gailu batzuetan funtzionatzen badu, blokeoa ekipoaren konfigurazioan dago seguruenik.

Egiaztapen horien ondoren ere orria ez bada kargatzen, baliteke arazoa webgunean bertan egotea, eta ez zure Internet-konexioan.

  • Hutsegitea orokorra da.

Bideratzailea berrabiarazteak konexio-gorabehera puntualak konpon ditzake. Hori behar bezala egiteko, urrats hauei jarraitu:

  1. Itzali Euskaltelen bideratzailea, pizteko botoia sakatuz edo korrontetik deskonektatuz.
  2. Itxaron 20-30 segundo berriro piztu aurretik.
  3. Piztu berriro eta itxaron minutu batzuk argiak egonkortu arte.
  4. Abiaraztea amaiturik, egiaztatu konexioak normaltasunez funtzionatzen duen ala ez.

Prozesu honek ez du konfigurazio-ezarpenik ezabatzen, eta segurtasunez egin daiteke beharrezkoa den bakoitzean.

Interneteko konexioa moteltzea. Zer egin?

Hainbat faktorek eragin diezaiokete etxeko wifiaren errendimenduari. Jarraian, ohikoenak azalduko dizkizugu, eta konexioa hobetzeko zer egin dezakezun kasu bakoitzean.

Oztopoen presentzia

Ahal den neurrian, leku irekian jarri Euskaltelen bideratzailea, eta saihestu altzarien edo seinalea blokeatu dezaketen egituren atzean kokatzea.

Interferentziak

Etxetresna elektriko eta gailu elektroniko batzuek, hala nola mikrouhin-labeek edo zenbait irratik, wifi-sareek erabiltzen dituztenen antzeko frekuentzietako seinaleak igortzen dituzte, eta horrela, interferentziak sor ditzakete. Ondorioz, gerta liteke konexioa ezegonkorragoa bilakatzea, baita abiadura-galerak eta eten puntualak eragitea ere, batez ere bideratzailea haietatik oso gertu badago.

Bideratzailea interferentzia-iturri horietatik urrun kokatzen baduzu, hobeto dabilela nabarituko duzu.

Wifi-seinalea eta bideratzailearekiko distantzia

Zenbat eta bideratzailetik urrunago egon gailua, orduan eta txikiagoa izango da seinalearen kalitatea eta konexio-abiadura. Etxebizitza handietan, wifi-anplifikadore batek lagunduko dizu kontratatu duzun zuntz-abiadurari etekin handiena ateratzen eta etxebizitza osoan konexio egonkorra izaten.

👉Kontsultatu hemen Euskaltelen WiFi mesh soluzioa, estaldura zabaltzera eta aifiaren seinale ahula hobetzera zuzendua.

Etxean konektatutako gailuen kopurua

Etxean duzun konexio-abiadura aldi berean konektatuta dauden gailu guztien artean banatzen da. Hori dela eta, posible da nabigazio motelagoa nabaritzea hainbat gailuk Internet aldi berean erabiltzen badute (mugikorrek, tabletek, telebistek, ordenagailuek…).

Hobeto ulertzeko, irudikatu zure konexioa autopista bat balitz bezala:

  • Autopistak errei-kopuru bat du (kontratatu duzun abiadura).
  • Autoak konektatutako gailuak dira.
  • Zenbat eta auto gehiago ibili aldi berean, orduan eta trafiko sarriagoa dago eta motelago doa bakoitza.

Abiadura-testa Euskaltelen neurgailuarekin

🚀Gure abiadura-testari esker,Interneteko konexioaren abiadura modu orientagarrian egiaztatzeko tresna bat duzu eskura, hala deskargakoa nola igoerakoa, baita sarbidearen kalitatearekin lotutako beste alderdi batzuk ere.

Ahalik eta emaitza fidagarriena lortzeko, garrantzitsua da gomendio batzuk kontuan hartzea proba egin aurretik.

1. Itxi aplikazioak eta programak

Ziurtatu ez dagoela aplikaziorik irekita, ezta bigarren planoan exekutatzen ari den programarik ere, Internet erabili eta banda-zabaleraren zati bat kontsumitu dezaketelako, eta, horrekin batera, probaren emaitza aldatu.

2. Egiaztatu zure gailua baino ez dagoela konektatuta

Egiaztatu ez dela ari beste gailurik edo pertsonarik une horretan sarea erabiltzen. Ekipo gehiago konektatuta badaude, abiadura guztien artean banatzen da, eta baliteke testaren emaitzak ez islatzea zure konexioaren benetako errendimendua.

3. Konektatu bideratzailera kable bidez

Ahal dela, zure gailua Euskaltelen bideratzailera sare-kable baten bidez zuzenean konektatuz egin testa. Horrela, wifiaren berariazko interferentziak saihestuko dituzu eta neurketa zehatzagoa lortuko duzu.

4. Berrikusi zure gailuaren ezaugarriak

Berretsi proba egiten ari zaren gailua kontratatutako abiadurarekin bateragarria dela. Zenbait ekipok, sare-txartelek edo konfiguraziok gehieneko abiadura mugatzen dute batzuetan, konexioa bideratzailera ongi iristen bada ere.

💡Gogoan izan:

  • Zure zuntz optikoko konexioaren abiadurari ez dio eragiten Euskaltelen sarera konektatuta dauden bezeroen kopuruak. Aldi berean erabiltzaile guztiei zerbitzu egonkorra eta kalitatezkoa eskaintzeko prestatuta eta dimentsionatuta dago azpiegitura.
  • Zure etxearen eta zentralaren arteko distantziak ere ez du eragingo zerbitzuaren kalitatean eta konexio-abiaduran. Teknologia zaharrago batzuetan ez bezala, hala nola ADSLan, non distantzia handiagoa zenean abiadura murriztu egin baitzitekeen, zuntz optikoak errendimendu egonkorra eskaintzen du faktore horren eraginik gabe.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri

Gehien bilatzen dena
Zuntza 1Gb, Mugikorra GB ∞, TB, FTTR, Netflix eta Disney+Zuntza 500Mb, Mugikorra GB ∞, TB eta NetflixZuntza, Mugikorra 50GB eta FinkoaZuntza 1Gb + Finkoa

© Euskaltel, S.A.U 2026

Informazio legalaLege-oharraPribatasun politikaCookieen politikaZerbitzu kalitateaGatazkak konpontzeko plataformaEtikako kanala
defaultLayout.trustImageAltdefaultLayout.trustImageAlt