Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Deitu

ES
EU
Vector
Vector
Zuntza + Mugikorra
Vector
LaguntzaBezero gunea
900 825 470

Roaminga: funtsezko informazioa

Zer da roaminga?

Espainiatik kanpo zaudenean zure mugikorrean deiak egiteko eta datuak erabiltzeko aukera ematen dizun zerbitzua da roaminga. 2G eta 3G sareak pixkanaka desagertzen ari direnez, nahitaezkoa da roaminga eta nazioarteko deiak aktibatuak izatea zure linean, arazorik gabe erabiltzeko mugikorra Espainiatik kanpo zaudenean. Gogoratu datu-ibiltaritza ere aktibatzea mugikorrean.  

  • Europar Batasunera eta herrialde elkartuetara

    bidaiatzen baduzu, roaminga sartuta dago zure tarifan, bestelako kostu erantsirik gabe, eta aktibatuta egoten da, aukera lehenetsi gisa. Hala ere, datuen erabilerak badu mugarik: Europan roaminga erabiltzeko mugak .

  • Europar Batasunetik eta herrialde elkartuetatik kanpo

    bidaiatzen baduzu, kostua izango dute herrialde horietan baliatutako datuek eta deiek. Gure herrialde-bilatzailea kontsultatzea gomendatzen dizugu, jakiteko zer zerbitzu (ahotsa, SMSak eta datuak) dituzun eskura herrialde bakoitzean eta zer tarifa dituzten.

 

👉 Erresuma Batura joateko asmotan bazabiltza, gogoan izan orain ez dagoela Eurotarifan eta, ondorioz, handik egindako deiek kostua dutela.

👉 Bidaia hasi aurretik, gomendatzen dizugu begiratzea roaminga eta nazioarteko deiak aktibatuta dauzkazun eta kontsultatzea zer tarifa aplikatzen diren zoazen herrialdeetan.

 

Atzerrira noa. Zer egin behar dut mugikorra erabili ahal izateko?

  1. Ziurtatu datuen ibiltaritza aktibatua duzula. 

    o    Androiden, hemen egon ohi da: Ezarpenak >> Konexioak >>Mugikor-sareak. 
    o    iPhonean: Ezarpenak - Datu mugikorrak 

  2. Operadorea automatikoki hautatzea 
  3. Espainiatik kanpo joaten bazara

    , egiaztatu aktibatuak dituzula roaminga eta nazioarteko deiak (funtsezkoa da aktibazio hori, deiak egiteko aukerak behar bezala funtziona dezan atzerrian).

  4. Helburuko herrialdera iristen zarenean, mugikorra automatikoki konektatuko da; beraz, ez duzu beste ezer egin beharko. 

Atzerrian mugikorrik ez erabiltzea erabakitzen baduzu

Roaminga desaktibatu

dezakezu (kontuz; hori eginez gero, ezingo duzu ahots-zerbitzurik ez daturik erabili). 
Mugikorrean datuak bakarrik desaktibatzeko eta helmugan wifi-sare batekin konektatzeko aukera ere baduzu. Horrela, deiak egin eta jaso ahal izango dituzu. Gogoratu Europar Batasunetik kanpo bazaude dei horiek kargu gehigarriak dakartzatela. 

Gogoratu datuen erabileraren barruan sartzen direla, besteak beste, Interneten nabigatzeaz gain, whatsapak bidaltzea eta jasotzea, sare sozialak erabiltzea edo mapetan bilatzea.  

Hemen dituzu erabilera horri buruzko hiru adibide:

•    Facebookeko zure horman 1 minutuz sartzea: 1 MB 
•    Instagramen hiru argazki partekatzea: 1 MB 
•    Spotifyko abesti bat: 2 MB eta 9 MB bitartean 
•    Whatsappa – minutu bateko audio bat: 6 MB

Roamingeko tarifak ikusi nahi badituzu, sakatu hemen. 

Zein da nire datu-muga Europar Batasuneko herrialde batera edo herrialde elkartu batera bidaiatzen badut, nire kontratu-tarifaren arabera?

EBk handizkako GB-aren prezio arautua eta gehienezko GB kopuru bat ezartzeko aukera finkatzen ditu, tarifako GB-aren prezioaren arabera kalkulatuta. Honela kalkulatzen da gehienezkoa: 
[ Hileko kuota, BEZik gabe / GB-en gehienezko prezioa (1,55 €, 2024ko urtarriletik) ] * 2  
Adibidez, zure tarifa 10 GB-koa bada eta BEZik gabeko prezioa 7,44 €-koa bada, 9,6 GB izango dituzu. 
[7,44/1,55]*2=9,6 
 

Sare sozialen bidez harremanetan jarri

Gehien bilatzen dena
Zuntza 1Gb, Mugikorra GB ∞, TB, FTTR, Netflix eta Disney+Zuntza 500Mb, Mugikorra GB ∞, TB eta NetflixZuntza, Mugikorra 50GB eta FinkoaZuntza 1Gb + Finkoa

© Euskaltel, S.A.U 2026

Informazio legalaLege-oharraPribatasun politikaCookieen politikaZerbitzu kalitateaGatazkak konpontzeko plataformaEtikako kanala
defaultLayout.trustImageAltdefaultLayout.trustImageAlt