Zure profiletik, datuak aldatzeko aukera emango dizun menuan sartuko zara: harremanetarako informazioa, harremanetarako hizkuntza, zure ordainagiriak helbideratzeko kontua eta datu pertsonalei buruzko politika.

Zure datuen segurtasunak kezkatzen gaitu. Horregatik, zure kontua baimendu gabeko sarbideetatik babesteko aukerak eskaintzen dizkizu Bezeroaren Guneak. “Nire profila” aukerako “Segurtasuna eta saioa hastea” menutik konfiguratu ahal izango dituzu.

Autentifikazio-faktore bikoitza
Autentifikazio-faktore bikoitza aktibatzea gomendatzen dizugu. Segurtasun-sistema horren bidez, saioa hasten duzun bakoitzean 6 zenbakiko kode bat bidaliko zaizu posta elektroniko edo SMS bidez (zuk aukeratzen duzuna), eta kode hori sartu beharko duzu zure kontuan sartzeko.
Zure gailuak
Segurtasun-neurri guztiak betez zure Bezeroaren Gunera sartzea errazagoa izan dadin, gomendatzen dizugu zure gailua “gailu fidagarri” gisa sartzea. Modu horretan, zerrenda horretan ez dagoen gailu batetik sartzen zarenean bakarrik eskatuko dizugu kode bidez baliozkotzeko.
Egiaztatze-metodoak
Faktore bikoitza konfiguratu ondoren, segurtasuneko helbide elektroniko bat edo telefono-zenbaki bat sartzeko eskatuko dizu aplikazioak; hara bidaliko dizkizugu baliozkotze-kodeak. Biak konfiguratzea gomendatzen dizugu; hala, zuk erabakiko duzu nola jaso nahi dituzun une bakoitzean.

Sarbide biometrikoa
Gainera, zure gailurako biometria bidezko sarbidea konfiguratu ahal izango duzu aplikaziotik; modu horretan, ez dituzu erabiltzailea eta pasahitza oroitu beharko sartzen zaren bakoitzean.
Konfigurazioaren ezarpenetan duzu horretarako aukera.

Gehien bilatzen dena
Beste zerbitzu batzuk
Esteka interesgarriak
Laguntza eta kontaktua