Euskaltelen ahots-postontzia edo erantzungailua zure linea mugikorrak barne hartzen duen doako zerbitzu bat da, dei bat erantzun ezin duzunean uzten dizkizuen ahotsezko mezuak gordetzen dituena.
Kostu gehigarririk gabe entzun ditzakezu zure mezuak, atzerrian zaudenean izan ezik, roamingeko dei baten tarifa aplikatuko baitzaie.
Aukera desberdinak dituzu Euskalteleko ahots-postontzia edo erantzungailua konfiguratzeko, noiz aktibatzea nahi duzun kontuan hartuta. Markatu kode hauek eta, ondoren, deitzeko tekla.
| AKTIBATZEKO | DESAKTIBATZEKO | |
|---|---|---|
| Dei guztietan | **21*2242# | ##21# |
| Zure linea okupatuta dagoenean | **67*2242# | ##67# |
| Itzalita edo estaldurarik gabe dagoenean | **62*2242# | ##62# |
| Erantzuten ez baduzu | **61*2242# | ##61# |
Aukera hauek dituzu zure mugikorraren erantzungailuan sartzeko:
2242 telefono-zenbakira deituta.
688688243
ℹ️Sarbide-gakoa aldatu behar duzu aldez aurretik.
+34688688242.
⚠️Kontuan izan roamingeko dei bat dela eta, beraz, herrialdearen arabera, kostua izan dezakeela.
Lehen aldiz
sartzean, sarrera bat entzungo duzu, eta Euskaltelen zure ahots-postontzia pertsonalizatzeko aukera izango duzu. 2242 zenbakiaren bidez sartzen zaren bakoitzean ere egin dezakezu hori, 3 zenbakia sakatuz gero. Menu honetan, aukera izango duzu, besteak beste:
zure mezua graba dezakezu 1 tekla sakatuta. Lehenespenez datorrena ere jarri ahal izango duzu berriro.
horretarako, sakatu 4 tekla.
sakatu 1# gaztelania aukeratzeko; 2# euskara aukeratzeko; 3# ingelesa aukeratzeko.
Laguntza behar baduzu, sakatu 8. Eta menu nagusira itzuli nahi baduzu, sakatu izartxoaren tekla (*) Funtzionalitate guztien xehetasuna ikusteko, sakatu hemen.
Norbaitek Euskaltelen erantzungailuan mezu bat uzten duen bakoitzean, mezua utzi duen pertsonaren zenbakia adierazten duen ohartarazpen bat jasoko duzu. Hala, nahi duzunean entzun ahal izango duzu.
Bai, utz dezakete. Euskaltelen zure linean mezu bat utzi nahi dizunak 633633632 zenbakira deitu behar du (zure zenbakira deitu beharrean). Lokuzioak eskatuko dio mezua utzi nahi dion pertsonaren telefono-zenbakia emateko. Hori egindakoan, mezua zure ahots-postontzian grabatu ahal izango da, pertsona horrek zuzenean zuri deitu izan balizu bezala."
Gehien bilatzen dena
Beste zerbitzu batzuk
Esteka interesgarriak
Laguntza eta kontaktua