Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Euskaltelen Network Plus-i buruzko informazioa

Zibersegurtasun-soluzio integral, efiziente eta malgu bat da, sare birtualizatu bakar batean eskaintzen dena. Bateragarria da ETE bezeroen zuntz-sarbideetan Conecta Pymerekin eta zuntz-eremuan (propioa eta NEBA). Network Plusekin, banaka eta iraunkortasunik gabe kontratatu ahal izango duzu zerbitzu hauetako edozein:

  • Segurtasun aurreratua (suebaki birtuala Orangeko hodeian, nahi gabeko erasoetatik babesturik).
  • IP finkoa (IP helbide finkoa + nabigatzeko IPa).
  • 8 IP finko (8 IP helbide finko + nabigatzeko IPa).
  • 16 IP finko (16 IP helbide finko + nabigatzeko IPa).
  • SuperLAN (VPN horren bidez, bezeroaren zuntz-egoitzak bakar bat balira bezala konekta daiteke). 

Segurtasuna - Funtzionalitate nagusiak:

Segurtasun-zerbitzuarekin, eskura dituzu suebaki bat hodeian, antibirusa, antispama, antimalwarea eta antiramsonwarea, eta lehenespenez baimentzen ez diren sarbideak kontrolatu ahal izango dira ezer konfiguratu beharrik gabe. Hau da, zerbitzua kontratatze hutsarekin sekurizatuta daukazu sarbidea. Bestalde, nahi baduzu, zure langileek atariaren bidez eskura ditzaketen edukiak konfiguratu ahal izango dituzu, Network Plus zerbitzua konfiguratu ahal izan dezaten.

  • Antibirusa: bezeroaren ekipoak eta/edo sarea infektatu ditzaketen birusak blokeatzen ditu. 
  • Antispama: nahi ez diren mezuak identifikatzen eta blokeatzen ditu. 
  • Antimalwarea: funtzionamendua aldatzen duten programetatik babesten ditu ekipoak. 
  • Antirramsonwarea: “datu-bahiketa”, infektatutako sistema eragilearen parte edo fitxategi jakin batzuetarako sarbidea mugatzen duen programa kaltegarria, trukean erreskate bat eskatzen duena.
  • Intrusioen (IPS) aurkako softwarea: babestu zure ekipoak eta zerbitzariak baimenik gabeko sarbideetatik eta mota guztietako erasoetatik, baita zerbitzu-ukapenetatik (DoS) ere.
  • Aplikazioen eta URLen kontrola: galarazi egiten du orri edo aplikazio arriskutsu edo ez-baimenduetan nabigatzea eta sartzea. Bezeroaren eremu pribatutik baimendu edo ukatu daiteke URL edo aplikazio batera sartzea.
  • Urruneko sarbideak – Konekta zaitez zure sare birtualizatura edozein gailutatik eta edozein lekutatik. Telelana ahalbidetuko dizu. Aplikazioa zure gailu finko edo mugikorrean instalatuta eduki behar duzu, eta zure administratzaileak kredentzialak eman behar dizkizu. Besterik ez. Aldi bereko 10 konexio ere ahalbidetzen ditu.

IP finkoak - Funtzionalitate nagusiak:

  • IP finkoa sarrerako trafikorako hodeian: Network Plus birtualizatuta dagoenez, sarrerako IP finkoa ez da aldatzen bezeroaren bizi zikloan.
  • Sarrerako IP finko bat baino gehiago: orain arte IP finko bat baino ezin genuen eskaini zuntz-sarbide bakoitzeko. Network Plusekin, ordea, IP 1, 8 eta 16 ere eskain ditzakegu. Pakete horiek metagarriak dira, baina sarbide bakoitzeko mota bat onartzen da, eta sarrera bakoitzeko gehienez 25 IP finko.
  • Hiru aukeretako edozein kontratatzean, nabigatzeko IP finko bat sartzen da, kontratatutako sarrerako IP finkoez aparte: Ez du kostu gehigarririk, eta bezeroak Network Plus atarian kontsultatu dezake, behar izanez gero. Birtualizatuta dagoenez, sarrerako IP finkoa ez da aldatzen bezeroaren bizi zikloan.

SuperLAN - Funtzionalitate nagusiak:

VPN zerbitzu bat da, aukera ematen duena bezeroaren zuntz-egoitzak bakar bat balira bezala konektatzeko. Egoitza anitzeko edozein bezerok kontrata dezake SuperLAN, interkonexio-beharrak edozein sektoretan aplikatzen baitira: aholkularitza-etxeetan, kliniketan, tailerretan... guztiek partekatu behar izaten dute informazioa enpresa-barruan. 

Gure SuperLANari esker:

  • Modu pribatu, erraz eta seguruan konektatzen dira zure egoitzak edo hornitzaileak (gehienez 5 egoitza)
  • Edozein egoitzatako karpetak, zerbitzuak eta abar partekatzen dira, beti egon daitezen eskura gainerakoentzat (esate baterako, dokumentu-zerbitzari bat).
  • Malgutasuna lortzen da; gure zerbitzua, birtualizatuta dagoenez, aise egokitzen da bezeroaren beharretara. Egoitzei alta ematea edo egoitzak ezabatzea produktu gehigarri bat kontratatzea edo hari baja ematea besterik ez da.
  • Soiltasuna, ez duzu beharko beste bideratzailerik, sartzeko bideratzaile bera erabiliko baitugu.
  • Integrazioa, gure hornidura-taldeak egoitzak hornitzeko prozesu osoan lagunduko dizu, esperientziarik onena izan dezazun.
  • Segurtasuna, SuperLANekin Interneterako irteera zentralizatua da, eta, beraz, Segurtasun Aurreratuarekin konbinatzen baduzu, sekurizatuta edukiko duzu Interneterako trafiko guztia.
  • Mugikortasuna, langileak nonahitik konektatu ahal izatea beren egoitzetara, bulegoan egongo balira bezala (Telelana), Windows 10 edo MAC sistemetara sartzen diren urruneko erabiltzaileei esker.

(* Gogoratu Segurtasun Aurreratua kontratatu behar duzula horietaz gozatu ahal izateko).

Beste hau ere interesatuko zaizu

Sare sozialen bidez harremanetan jarri