Baliabide gutxiko pertsonek Interneteko konexioa izan dezaten Eusko Jaurlaritzak 12 hilabetez eskaintzen duen laguntza bat da Bonu Digitala. Internet Konpromisoa, berriz, Euskaltelen ekimen bat da, eta haren asmoa da pertsona horiei laguntzen jarraitzea. Euskaltelen ekimen honen bidez, Bonu Digitalaren deskontua mugagabe bihurtzen da. Hau da, Eusko Jaurlaritzaren laguntza amaitzen denean, zenbateko bera ordainduko duzu zure Internet zerbitzuagatik.
Interneteko konexioa izateko Eusko Jaurlaritzak egiten duen deskontu bat da: 20 €-ko deskontua 12 hilabetez. Hala, 300 megako zuntz-konexioa hilean 14 € besterik ez zaizu kostatuko (BEZa barne).
Bonu Digitala eskatzeko eta Interneteko konexioa ordaintzeko laguntza eskuratzeko, sartu Eusko Jaurlaritzaren webgunean:
euskadi.eus Bilatzailean, idatzi "Bonu digitala"; han azalduko dizute zein pauso eman behar dituzun.
Bai. Bai, Eusko Jaurlaritzaren baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek eskuratu dezakete Bonu Digitala edo Interneteko Bonu Soziala. Euskaltelen alta emanda erabili ahal izango duzu, eta, gainera, Euskaltelekin bakarrik, deskontu hori mugagabe bihurtuko da. Laguntza amaitutakoan, Internet Konpromisoa zerbitzuari esker, 14 € ordaintzen jarraituko duzu 300 megako konexioagatik.
Bai, Eusko Jaurlaritzaren baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek eskuratu dezakete Bonu Digitala. Euskaltelen alta emanda erabili ahal izango duzu, eta, gainera, Euskaltelekin bakarrik, deskontu hori mugagabe bihurtuko da Internet Konpromisoa zerbitzuari esker.
Bai, geratzen zaizkizun hilabeteez baliatu ahal izango duzu Euskaltelen.
Ez, ez da garestituko. Internet Konpromisoarekin, zuntzeko konexioari aplikatzen zaion 20 €-ko deskontua mugagabea da, baldin eta aurrez zehaztutako baldintzak betetzen badituzu.
Euskaltelen ekimen bat da, 300 Mb-eko, 600 Mb-eko edo 1 Gigako Interneteko konexioa 20 €-ko deskontuarekin eskaintzen duena, guztiok izan dezagun kalitatezko banda zabaleko konexioa.
Eusko Jaurlaritzaren Bonu Soziala, Bizitzeko Gutxieneko Errenta edo horren antzeko besteren bat jasotzen duten familiek kontrata dezakete (hala nola, DSBE, EAEn).
Jakina, nahi dituzun produktu gehigarriak kontrata ditzakezu; adibidez, mugikor-lineak edo telebista.
Bai, noski. Internet Konpromisoarekin batera, beste edozein zerbitzu kontrata dezakezu, hala nola mugikor-lineak edo telebista.
Zuntz-instalazioak 150 €-ko kostua du (teknikari bat joaten da zerbitzua instalatzera, eta materialak ere kostu bat du). Hala ere, 12 hilabetez zuntzeko konexioa gurekin edukitzeko konpromisoa hartzen baduzu, doan aterako zaizu.