Caserrekin harremanetan jarri beharko duzu 915 909 789 telefonora deituta, ezbeharra gertatu eta gehienez ere 7 laneguneko epean. Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko duzu:
- Poliza-datuak
- Faktura edo erosketa egiaztatzen duen agiria (ezinbestekoa ezbeharra izapidetu ahal izateko)
- Ondasuna beste konpainia bateko beste aseguru batek ere aseguratzen badu, poliza-zenbakiaren eta konpainiaren berri eman beharko diozu Caserri.
Ustekabeko kalte konponezinagatik, lapurretagatik edo ebasketagatik beste terminal bat eman behar bada, eta dagokion prestazioa jasotzeko eskubidea izateko, honako hauek ordaindu beharko dizkiozu Caserri:
- Aseguruaren urteko kuota osatu arte, jaulki edo ordaindu gabe dauden zatikako ordainagiriak
- Dagokion frankiziaren zenbatekoa
Ustekabeko kaltea jasan duen terminala konpontzen bada, dagokion frankizia ordaindu beharko duzu, konpondutako terminala entregatu aurretik.