Egiazta ezazu Euskaltelekin duzun mugikor-estaldura
Gure mapa erabiliz, Euskaltelek zure inguruan zer mugikor-estaldura duen ikus dezakezu. Aukeratu ezazu kontsultatu nahi duzun zerbitzua, eta ikusi zer datu-estaldura dagoen (5G, 4G eta 3G), eta deiak egin eta jasotzeko estaldurarik ba ote dagoen.
Zure inguruko mugikor-estaldura kontsultatzeko, maparen zooma edo gure bilatzailea erabil dezakezu. Adieraz ezazu zure posta-kodea edo helbide jakin bat. Unean bertan, eremu hori handiagotu egingo da, eta leku horretako estaldura-datuak agertuko dira.
Eremu bakoitzeko tonalitateak estaldura “ona” ala “oso ona” duzun adierazten du. Horrez gain, gogoratu nabigatu dezakezun lekuetan deiak ere egin ditzakezula.