Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Deitu

ES
EU
Vector
Vector
Zuntza + Mugikorra
Vector
LaguntzaBezero gunea
900 825 470

Nolakoa izango da nire azken faktura baja ematen badut?

Zergatik jaso dut Euskaltelen faktura bat joan den hilean baja eman badut?

Baja eskatu eta gutxi gorabehera 48 ordura utziko zaio zure zerbitzua(k) fakturatzeari. Une horretatik aurrera, desaktibatu egingo dira zerbitzuak, eta ezingo duzu kontsumorik egin.

Hilabeteari dagokion aldia hilaren 22an hasten da Euskaltelen, eta hurrengo hilaren 21ean amaitzen. Hori dela eta, baja eskatu baduzu ere, baliteke oraindik faktura gehiago igorri gabe geratzea, non hauek jasoko baitira:

  • Desaktibatu arte sortutakokuotak eta kontsumoak.
  • Penalizazioak, zerbitzuak iraupen-konpromisorik izanez gero.
  •  Terminal finantzatu bat bazenuen, ordaintzeko zeuden kuota guztiak fakturatuko zaizkizu.
  • Ekipoak (deskodetzailea, bideratzailea...) dagokion epearen barruan ez itzultzeagatiko kargua

Baja eman ondoren jasoko duzun fakturan, zerbitzuak desaktibatu arte ordaindutako kuotak eta egindako kontsumoak adieraziko dira, baita (halakorik baldin badago bakarrik) penalizazioengatik edo itzuli gabeko ekipoengatik (bideratzailea, deskodetzailea, etab.) dauden karguak ere.

Adibidez, baja joan den hilaren 25ean eskatu baduzu, hilabete geroago jasoko duzu faktura, baina baja eman arteko aldiari dagozkion kuotak eta kontsumoak baino ez dira agertuko fakturan (22tik 25era bitartekoak).

Zer da ekipoa ez itzultzearen kuota eta zergatik fakturatzen da?

Zure etxean zerbitzua emateko instalatzen ditugun ekipoak (bideratzailea, deskodetzailea, etab.) Euskaltelenak dira. Horregatik, baja eman ondoren itzuli egin behar dituzu.

Posta-bulego batean entregatzeko jarraibideak jasoko dituzu. Informazio gehiago hemen

Epea igaro ondoren ez badituzu entregatu, dago(z)kion ekipo(ar)en zenbatekoa fakturatuko dizugu. Berriz jartzeagatiko/ez itzultzeagatiko zordunketaren zenbatekoa  tarifa ofizialetan kontsultatu dezakezu. 

Nola kobratzen da iraupen-konpromisoa baja eman ondoren?

Iraupen-konpromisoa bazenuen, edo zure etxean edo negozioan gurekin denbora batez egotearen truke zuntza kosturik gabe instalatu badugu, egin dituzun kontsumoen faktura bat egingo dugu (azkena), eta, harekin batera, penalizazioa ere sartuko dugu.

Zer gertatuko da epeka ordaintzen ari naizen terminalarekin baja ematen badut?

Epekako ordainketaren modalitatean duzun terminal baten baja emateko edo beste operadore batera eramateko eskatzen baduzu, terminala autolikidatu egiten da. Hala, terminala ordaintzeko geratzen diren kuota guztiak barne hartzen dituen kontzeptu bat agertuko da hurrengo fakturan.


Gauza bera gertatuko da titularra aldatzen bada ere, finantziazio-konpromisoa titularrak hartzen baitu eta ezin baita batetik bestera aldatu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri

Gehien bilatzen dena
Zuntza 1Gb, Mugikorra GB ∞, TB, FTTR, Netflix eta Disney+Zuntza 500Mb, Mugikorra GB ∞, TB eta NetflixZuntza, Mugikorra 50GB eta FinkoaZuntza 1Gb + Finkoa

© Euskaltel, S.A.U 2026

Informazio legalaLege-oharraPribatasun politikaCookieen politikaZerbitzu kalitateaGatazkak konpontzeko plataformaEtikako kanala
defaultLayout.trustImageAltdefaultLayout.trustImageAlt