Partikularrak

Enpresa Handiak

Netgear 3300

  1. Kanala aldatzeko, sartu kable-modemaren konfigurazio-menura. Horretarako, WiFi bidez edo sareko kable bidez modemari konektatutako ekipo batean, ireki Interneteko nabigatzaile bat idatzi,http://192.168.0.1, eta sakatu intro.
  1. Gero, modema konfiguratzeko webgunea irekiko da, eta erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatuko ditu. Idatzi euskaltel “Nombre de usuario“ eta “Contraseña“ laukietan, eta sakatu Aceptar.
netgear 2
  1. Menuan sartu ondoren, hautatu “Conexión“ aukera ezkerreko zutabean; lau lauki agertuko dira.
netgear 3
  1. Goiko eskuineko laukian, WiFi sarearen oraingo izena, “SSID“ gisa adierazia, eta pasahitza agertuko dira. WiFi sarearen kanala aldatu nahi baduzu, sakatu “Conexión inalámbrica“ lauki horretan, konfigurazio-pantailara joateko.
  1. Ondoren, konfigurazio-pantaila kargatuko da:
“canal“ goitibeherakoan, hautatu kanal-zk., eta sakatu aplicar; aldaketa segundo gutxiren buruan gauzatuko da. Konektatu berriz sarera, eta begiratu emaitza.
Oharra: “auto“ kanal-balioak modema dagoen kokapenerako kanalik onena aukeratzen du; litekeena da kanal hori ez izatea aukerarik onena beste kokapen batetik konektatzen garenean (adibidez, beste gela batetik). Bestalde, modema pizten denean baino ez du aukeratzen kanala “auto“ funtzioak, eta ez du aldatzen modema berriz pizten den arte.
net gear 6

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri