- Faktura-datuak:
Fakturari, hura egin datari eta fakturatutako epeari buruzko informazioa
- Banku-helbideratzea:
Informazioa faktura kargatuko zaion banku-kontuari buruz. Segurtasuna dela eta, lehenbiziko digituak bakarrik ikusten dira. Aldatu nahi baduzu, sartu zure Bezeroaren Guneko “Datu pertsonalak“ atalera, eta eguneratu.
- Ordaintzekoa, guztira:
Bat dator zenbateko hori zure banku-kontutik kobratuko dugunarekin. Bi hauen batura eginda kalkulatzen da: zure telekomunikazio-zerbitzuena (finkoa, Internet, telebista, mugikorra) “Faktura, guztira“ eta “Beste zerbitzu batzuk, guztira“ (epeka ordaintzeko terminal mugikorrak, adibidez, halakorik baldin badago) atalarena.
- Faktura, guztira:
Euskaltelekin kontratatutako telekomunikazio-zerbitzuei dagokie: finkoa, Internet, telebista eta mugikorra).
- Komunikazio ez-elektronikoen zerbitzuen zenbatekoa, guztira:
Informazioa emateko zenbatekoa. Ez zaio eransten “Faktura, guztira“ atalari. Zure fakturako komunikazio ez-elektronikoei dagokien zenbatekoaren berri ematen du.
- Faktura-historia:
Azkeneko sei hilabeteetako zure kontsumoaren historia.
- Beste zerbitzu batzuk, guztira:
Euskaltelekin kontratatuta dituzun beste zerbitzu batzuen zenbatekoa, guztira; adibidez, epeka ordaintzeko erositako mugikorrak