Zure iPad-arekin WiFi sare batera konektatzeko, eman pauso hauek
:
- Sakatu Ajustes > Wi-Fi.
- WiFi-a aktibatuta dagoenean, zure gailuak automatikoki bilatzen ditu eskuragarri dauden WiFi sareak.
- Sakatu konektatu nahi duzun WiFi sarearen izena. Pasahitzarekin babestutako WiFi sareek giltzarrapo-itxurako ikono bat izaten dute izenaren eskuinaldean.

- Pasahitza idazteko eskatuko zaizu:

- Idatzi WiFi sarearen pasahitza.
6.Sakatu Conectar.
Oharra
: "Conectar" sakatu ondoren ezer gertatzen ez bada, zuk idatzitako pasahitza laburregia da. Ez badakizu sare seguruaren pasahitza zein den, jarri harremanetan sarearen administratzailearekin.
- Zure gailua WiFi sare batera konektatzen denean, egiaztapen-marka bat ikusiko duzu sarearen izenaren ezkerraldean. Gainera, WiFi-aren logotipoa agertuko da egoera-barran, pantailaren goiko ezkerreko aldean.