Dei mugagabeak
Euskaltelen, tarifa mugikorrek badute abantaila bat: dei mugagabeak eskaintzen dituzte guztiek. Ez dago helburu-mugarik, eta estatuko edozein finko edo mugikorretara dei dezakezu. Horrela, ez duzu ibili beharko hilero zenbat minutu geratzen zaizkizun zaintzen, hilabete bukaeran ezustekorik ez izateko. Gogoan izan, hala ere, 901 eta 902 zenbakietara eta tarifa gehigarri edo bereziko zenbakietara egindako deiak eta EBtik kanpoko herrialdeetatik egindakoak aparte ordaintzen direla.