2012ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
36
Sarea
2.049.000herritarrek baino gehiagok
zuten sare-estaldura 2012an
sua den gure bezeroentzat
komunikazio pertsonalak eta
komertzialak kalitatezko hor-
nitzaile baten esku uztea.
Hala, Euskaltelen zuntz op-
tikozko sarearen topologiak
eraztun-motako diseinua du.
Eraztun horien bidez, sare-
ko zati bat eroriz edo moztuz
gero (istripuak, sabotajeak,
edo sarea hobetzeko edo
mantentze-lanetarako mozke-
ta programatuak direla eta),
zerbitzua babestuta geldituko
da. Bideen erredundantzia
fisiko horretaz gain, sare-
ko ekipo eta elementu aktibo
asko sare-formako eskemetan
bikoiztuta eta/edo interkone-
ktatuta daude; hala, horietako
bat matxuratuz edo saturatuz
gero, trafikoa beste sare ba-
tera edo batzuetara birbide-
ratzen da automatikoki, eta
zerbitzua ez da erortzen eta
bezeroak ez du ezer igartzen.
Gainera, “sareko segurtasu-
na” izeneko proiektuak gau-
zatzen dira urtero, sareko
arrisku-puntuak kentzeko.
Bestalde, bere ekipo eta
instalazioen hornitzaile gisa
mundu osoan ezagunak diren
enpresak hautatu ditu Euskal-
telek. Horrek, kasu askotan,
ahalegin ekonomiko izugarria
eskatzen du. Hala eta guztiz
ere, Euskaltelek nahiago du
zerbitzuaren kalitate eta fida-
garritasun handia bermatu,
eta etorkizunean sareak bi-
lakaera eta eguneratze hobea
izan dezan bermatu.
Euskaltelek argi du bere be-
zeroentzako telekomunika-
zioen operadore global izate-
ko bokazioa, eta, horretarako,
zuntz optikozko bere sare pro-
pioa hedatzen du bere nodoe-
tatik bezeroen —eta bezero
izan daitezkeenen—etxeetara
edo haiek dauden tokietara.
Oso bestelako estrategia du
merkatuko operadore handi
gehienen aldean, haiek hiru-
garrenen sare eta azpiegitu-
rak hartzen baitituzte oina-
rri. Egia da horrek inbertsioa,
lana eta denbora eskatzen
dituela; baina, eskaintzen di-
tugun zerbitzuek bilakaera
egokia izateko modu bakarra
da; bestalde, beste operado-
reek eskaini ezin ditzaketen
zerbitzu aurreratuak eskain
ditzakegu modu horretara.
Horri esker, operadore liderra
gara EAEn, bai banda zabala-
ri dagokionez (oso abiadura
handiko produktuekin), bai
ordainpeko telebistari dago-
kionez (telebista digitala eta
bereizmen handikoa).
2012aren amaieran, Euskal-
telek 4.600 km-ko zuntz op-
tikozko sarea zuen, eta gutxi
gorabehera EAEko 863.000
etxe eta 156.475 enpresa eta
dendak jasotzen zituzten az-
piegitura horren onurak. Hi-
riburuetara eta herri handie-
netara ez ezik, 5.000 biztanle
baino gutxiagoko hainbat he-
rritara iristen da sarea (baita
1.000 biztanle baino gutxia-
goko batzuetara ere). Guztira,
2012aren amaieran, 109 uda-
lerritara iristen zen sarea, eta
EAEko hiritarren % 94,3ren-
gana.
Euskaltelek, bere sarea he-
datzean, ez du kontuan hart-
zen sare horrek zerbitzua
emango dien herritarren mai-
la sozio-ekonomikoa; herritar
guztiak berdinak dira Euskal-
telentzat.
Zuzeneko sarbide-sarea-
ren estaldura