2012ko Erantzukizun Korporatiboaren Txostena
37
Sarea
Sarea hedatzen jarraituko
dugu hurrengo urteetan ere,
jakitun baikaude herritarren
telekomunikazio-beharrak ase
gabe daudela. Gainera, ikusi
dugu beste sarbide-sare bat
izateak lagundu duela ordura
arte beste aukerarik ez zu-
ten edo behar bezalako zer-
bitzurik ez zuten eremuetako
biztanleen bizitza-kalitatea
hobetzen. Hain zuzen, 2012an
beste bost udalerritan hedatu
zen sarea.
Euskaltelek telefonia mu-
gikorrari (ahotsa eta datuak
mugikortasunean) lotutako
zerbitzuak eskaintzeko eta
bere produktuak garatzeko
beharrezkoak dituen sareko
elementu guztiak ditu, eta,
bezero-kopuruari dagokionez,
estatuko operadore mugikor
birtual (OMB) handiena da.
Estatu barneko sarbideko es-
taldura geografikoa egiteko
bakarrik erabiltzen du gaur
egun erabilgarri dauden lau
operadoreetako baten sarea.
Beste herrialdeen kasuan,
tokiko operadoreekin egi-
niko Roaming-eko akordioei
esker, gure bezeroek, lanera
edo oporretara kanpora joa-
ndakoan, aukera dute beren
terminalak erabiltzen jarrait-
zeko.
2011n, 2,6 GHz-eko bandan
sare propioarekin jarduteko
lizentzia lortu zuen Euskalte-
lek, enkante irekian. Horri es-
ker, gure bezeroei eskaintzen
dizkiegun zerbitzuak osatzeko
aukera egongo da, mugikorta-
suneko datuei dagokienez ba-
tez ere. 2012an proba pilotu
bat egin dugu teknologia ho-
rrekin.
Eusko Jaurlaritzak Itelazpi
SAren bidez eginiko lehiaketa
publikoan kontratua lortu on-
doren, EAEko 251 udalerrie-
tan biztanleak sakabanatuta
bizi diren eremuetan —batez
ere nekazaritza-eremuetan—
ahots-zerbitzuak eta banda
zabala eskaintzen ari da Eus-
kaltel 2006tik, haririk gabeko
WIMAX teknologia erabiliz.
Zerbitzu horiek jasotzen di-
tuzten bezeroak (2012aren
amaieran 3.900 bat ziren) bizi
diren edo lan egiten duten
tokietan ez zegoen aukerarik
banda zabaleko zerbitzuez ba-
liatzeko.
2012an, hainbat oinarrizko
estazioren ahalmena han-
ditzeko proiektu bat amaitu
dugu, eta, horri esker, sare
horretako bezeroen banda za-
baleko produktuen abiadurak
handitu ditugu.
Sare mugikorraren estal-
dura
WIMAX sarearen estaldura