Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Deitu

ES


EU

Vector
Vector

Zuntza + Mugikorra

Vector
LaguntzaBezero gunea
900 825 470

Roaming-eko WhatsAppeko deskarga automatikoa desgaitzea

WhatsApp

aplikazioa baduzu eta atzerrira joan behar baduzu, kontuan izan fitxategiak deskargatzeak (hala nola argazkiak eta bideoak) kostu gehigarria eragin dezakeela zure ohiko tarifan.

Roaminga erabiltzean zure fakturarekin sustorik ez hartzeko, WhatsAppen fitxategiak automatikoki deskargatzeko aukera nola desgaitu azalduko dizugu.

Zure mugikorrak Android sistema eragilea badu:

  • Sartu aplikazioaren menu nagusian.
  • Hautatu Ezarpenak.
  • Aukeratu Biltegiratzea eta datuak.
  • Datu-roaminga jartzen duen atal bat ikusiko duzu. Aukera hori markatuta badaukazu, zeuk aukeratuko duzu zein fitxategi-mota nahi duzun automatikoki deskargatzea eta zein ez.
Garrantzitsua: Aplikazioan bertan grabatutako ahots-mezuak automatikoki deskargatzen dira beti.

  

descarga imagenes WS android.jpg eusk

 

descarga imagenes WS android 2.jpg eusk

 

iPhone

bat baduzu:

  • Sartu aplikazioaren menu nagusian.
  • Aukeratu Biltegiratzea eta datuak.
  • Fitxategiak automatikoki deskargatzeari buruzko atal bat ikusiko duzu. Aukeratu zer fitxategi-mota nahi dituzun wifi bidez edo wifi bidez eta datu mugikorrekin deskargatzea (edo, bestela, sekula ez deskargatzea).
Garrantzitsua: Aplikazioan bertan grabatutako ahots-mezuak automatikoki deskargatzen dira beti.

 

descarga imagenes WS ios.jpg eusk

 

 

descarga imagenes WS ios 2.jpg eusk

Gogoratu:

Bezero guztiek beren tarifaren abantailak erabili ahal izango dituzte Espainian eta Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan, roamingean: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia (Aland uharteak barne), Frantzia (Martinika, Guadalupe, San Martin, Guyana frantsesa, Reunion eta Mayotte barne), Grezia, Herbehereak (Holanda barne), Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia (Vatikano barne), Kroazia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal (Madeira eta Azoreak barne), Suedia, Txekiar Errepublika eta Zipre.

Beste hau ere interesatuko zaizu

Sare sozialen bidez harremanetan jarri

Gehien bilatzen dena

Zuntza 1Gb, Mugikorra GB ∞, TB, FTTR, Netflix eta Disney+Zuntza 500Mb, Mugikorra GB ∞, TB eta NetflixZuntza, Mugikorra 50GB eta FinkoaZuntza 1Gb + Finkoa

© Euskaltel, S.A.U 2026

Informazio legalaLege-oharraPribatasun politikaCookieen politikaZerbitzu kalitateaGatazkak konpontzeko plataformaEtikako kanala
defaultLayout.trustImageAltdefaultLayout.trustImageAlt