Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Itsas estaldura gurutzaontzietan eta enpresentzako tarifak

Euskaltelekin, zure Euskaltel telefono-zenbakia erabil dezakezu gurutzaldietan bidaiatzen duzunean. Sare horiek itsasontziak lurreko sareen irismenetik kanpo daudenean bakarrik esku hartzen dute. Horrek esan nahi du itsas zerbitzua eten egiten dela itsasontzia kostaldera gerturatu eta terminalak lehorreko estaldura detektatu bezain laster.

Tarifa horiek lehenetsita datoz roaming-zerbitzuarekin.  Haien estaldura eskatzen duten ontziren batean zaudenean baliatu ahal izango dituzu.

Baina kontuz ibili. Itsas estalduran, deien kostua 10,31 € da minutuko (BEZa barne), gei 0,73 €-ko gehi dei-ezarpena (BEZa barne), bai egindako deietarako, bai jasotakoetarako. Zerbitzu hori bateraezina da datu-zerbitzuarekin.

Beraz, ez baduzu nahi ezustekorik zure fakturarekin, zure mugikorra lehorrean zaudenean bakarrik erabiltzea gomendatzen dizugu. Itsasontzian zaudenean, utzi itzalita, eta piztu geldialdia egiten duzunean eta lurrera jaisten zarenean. 

Prezioak:

OperadoreakEgindako eta jasotako deietarako tarifak
Oceancel - (Siminn Network)10,31€/min (BEZa barne)
Telecom Italia Mobile (TIM10,31€/min (BEZa barne)
MCP10,31€/min (BEZa barne)
AT&T Mobility10,31€/min (BEZa barne)
Seanet Maritime10,31€/min (BEZa barne)
SMSen prezioa1,21€ (BEZa barne)

 

Eta lurreratzen naizenean?

Atzerrian bazaude, dagokizun roaming-tarifa aplikatuko zaizu. 

Euskaltelen bezero guztiek beren tarifaren abantailak erabili ahal izango dituzte Espainian eta Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan, roamingean. 

Europako Esparru Ekonomikoan sartutako herrialdeak: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Erresuma Batua, Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia (Aland uharteak barne), Frantzia (Martinika, Guadalupe, San Martin, Guyana frantsesa, Reunion eta Mayotte barne), Grezia, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Kroazia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal (Madeira eta Azoreak barne), Suedia, Txekiar Errepublika eta Zipre.

Hau ere interesatuko zaizu agian

Sare sozialen bidez harremanetan jarri