Bidaiatu aurretik, egiaztatu aktibatuta dauzkazula roaming-zerbitzua eta nazioarteko deiak, Espainiatik kanpo zaudenean mugikorrarekin hitz egin eta nabigatu ahal izateko. Bezeroaren Gunean egiazta dezakezu.
Gogorarazi nahi dizugu doan dela aktibatzea, eta bidaiatzen duzun roaming-eremuaren araberakoak direla atzerrirako prezioak.
Bezero guztiek beren tarifaren abantailak erabili ahal izango dituzte Espainian eta Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan, roamingean. Europako Esparru Ekonomikoan (EEE) barne hartutako herrialdeak: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Erresuma Batua, Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia (Aland uharteak barne), Frantzia (Martinika, Guadalupe, San Martin, Guyana frantsesa, Reunion eta Mayotte barne), Grezia, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia eta Vatikanoa, Kroazia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal (Madeira eta Azoreak barne), Suedia, Txekiar Errepublika eta Zipre.
Atzerrian nabigatu ahal izateko, egiaztatu aktibatuta daukazula “Datu-roaminga” zerbitzua zure mugikorraren menuan. Ez badakizu egiten, kontsultatu gure gidak
Egiaztatu zure telefonoa bateragarria dela zure helmuga-herrialdean. Zure lineak, roaminga aktibatuta, 160 herrialdetan baino gehiagotan funtzionatzen du, baina mugikor jakin batzuek ez dute funtzionatzen eremu batzuetan. Egiaztatu zure terminalaren banda-maiztasuna (fabrikatzailearen informazio-webgunean) eta helmuga-herrialdeko estandarra.