Partikularrak

Enpresa Handiak

Nola karga dezaket aurrez ordaintzeko nire tarifa?

Mugikorra aktibatu ondoren, txartela kargatzen duzun bakoitzean (eta saldoa duzun bitartean), 9 hilabetez egin ahal izango dituzu deiak.
Denboraldi hori pasatu eta gero, , deiak jaso eta zenbaki hauetara deitu besterik ezingo duzu egin hilabete batez: 1717, 2232, 2242 eta 112. Hilabete horretan ezingo duzu ez SMSrik ez MMSrik bidali. Txartelaren balio-epean kargatzerik egiten ez baduzu, zure SIM txartelak operatibo izateari utziko dio, eta telefono-zenbakia eta une horretan daukazun saldoa galduko dituzu.
Karga automatikoa
  • Onlineko kargatzearekin, erraz kargatu dezakezu zure mugikorra, gure web-orriaren bidez. Zerbitzua eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan erabil dezakezu.
-Sartu Zure Euskaltel-en, eta, ondoren, sartu “Zure produktuak eta zerbitzuak” menuko “Mugikorra” atalean.
  • “Egin kargatze bat” aukeran, aukeratu egin nahi duzun kargatze-mota. Hiru aukera dituzu: “Faktura bidez”, “Automatikoa, faktura bidez” edo "Txartelaren bidez".
  • Ondoren, aukeratu kargatu nahi duzun zenbatekoa: 5, 10, 15, 20, 30, 50 edo 100 € (hileko muga 180 € dira).
    Sartu Zure Euskaltelera
Karga automatikoa
  • Deitu 1717 doako zenbakira, edo zoaz hurbilen duzun Euskaltelen saltokira.
-Eskatu automatikoki kargatzeko zerbitzua.
  • Adierazi hilero zure mugikorraren txartelean kargatu nahi duzun kopurua: 5, 10, 15, 20, 30, 50 edo 100 € (hileko muga 180 € dira). .
  • Hautatzen duzun zenbatekoa Euskaltelen fakturan kargatuko dizugu. Gogoan izan nahi duzunean eman dezakezula baja kargatze automatikoan, inolako kosturik gabe.
Kutxazain automatikoak
  • VKutxazain automatiko hauetan balio du: BBK, Kutxa, Vital Kutxa, la Caixa, BBVA, Red telebanco 4B eta Euskadiko Kutxa.
  • Aukeratu Euskaltel aukera eta segi kutxazaineko pantailako jarraibideei: Hautatu zure mugikorreko txartelean birkargatu nahi duzun kopurua: 5 €-tik 150 €-ra (5 €-ren multiploko kopuruak). .
Telefono bidezko kargatzea
  • Deitu 1717 doako zenbakira. </a>.
Aukeratu nola egin nahi duzun kargatze-zerbitzua: zure kreditu- edo kargu-txartelaren bidez edo Euskaltelen fakturaren bidez.
Adierazi zure mugikorreko txartelean birkargatu nahi duzun kopurua (hileko muga: 180 €).
Eta kargatzea atzerrian zaudela egin nahi baduzu, deitu telefono honetara: +34 688 688 222 .
Banku-txartel bidezko kargatzea...
  • Hemen birkargatu dezakezu: Kutxazain automatikoetan, Euskaltelen Saltokietan, 1717 zenbakira deituta edo Zure Euskaltelen bidez, webguneko Bezeroaren Gunean.
Aukeratu kargatu nahi duzun zenbatekoa: 5, 10, 15, 20, 30, 50 edo 100 € (hileko muga 180 € dira).
Salbamendu-kargatzea
Deitu 1717 doako zenbakira.
Eskatu Euskaltelen fakturaren bidezko salbamendu-kargatzea.
Saldoan 5 € baino gutxiago dituzunean edo birkargatzerik ez egiteagatik zure zenbakia iraungitzear dagoenean birkargatzeko, hautatu zer kopuru kargatu nahi duzun: 10 €, 15 €, 20 € edo 30 €.
Salbamendu-kargatzea konfiguratuta duzula, ez duzu saldoaz gehiago kezkatu beharko, eta SMS bat bidaliko dizugu kargatzen dizugun bakoitzean.
Salbamendu-kargatzearen hileko muga: 180 €. Gehienez ere 3 salbamendu-kargatze egin daitezke egunean.

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri