“Roamingerako mugatutako eremua”
zerbitzuak aukera ematen du roamingaren erabilera hautatutako eremura bakarrik murrizteko, fakturan gainkosturik izan ez dadin; izan ere, mugatutako eremutik ateraz gero, blokeatuta egongo da roaminga.
“Roamingerako mugatutako eremua - Europako eremu arautua”
aktibatzen baduzu, Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan bakarrik izango duzu roaming zerbitzua, ahotsa eta datuak*.
*Europako Esparru Ekonomikoan (EEE) barne hartutako herrialdeak
: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia (Aland uharteak barne), Frantzia (Martinika, Guadalupe, San Martin, Guyana frantsesa, Reunion eta Mayotte barne), Grezia, Herbehereak (Holanda barne), Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia (Vatikano barne), Kroazia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal (Madeira eta Azoreak barne), Suedia, Txekiar Errepublika eta Zipre.
Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetatik kanpora bidaiatu behar baduzu, gogoan izan desaktibatu egin behar duzula atzerritik komunikatzeko aukera hau, eta Travel Data eta Travel Ahotsa aktibatzea gomendatzen dizugu, hots, zure Optima tarifako aurrezte-moduluak, horrela aukera izango baituzu komunikatua jarraitzeko nahiz urrutira joan, bai eta aurrezteko eta zure enpresaren gastua kontrolatzeko ere.
Zerbitzu hau Optima tarifetan, Soluzio Pertsonalizatuetan eta Mugikorreko Interneten dago eskura.
Sartu https://mi.euskaltel.com/eu/sartu helbidean, hots, enpresa-bezeroen gunean, ordenagailu, tableta edo mugikor batetik.
Enpresan horretarako baimena duenak bakarrik erabil dezake funtzio hau. Bilatu Kontratatua fitxa, eta hautatu bidaia egin behar duen langilearen linea. Kudeatu zerbitzuak aukeran, Roamingeko zerbitzua aurkituko duzu.
Roamingeko atalean, aktibatu Roamingeko botoia eta Roamingerako mugatutako eremua. Europako eremu arautua botoia.
Roaminga mundu osorako aktibatzeko, desaktibatu Roamingerako mugatutako eremua aukera, eta aktibatua utzi Roamingeko botoia.
Gehien bilatzen dena
Beste zerbitzu batzuk
Esteka interesgarriak
Laguntza eta kontaktua