Oro har, ezbeharraren berri izan bezain pronto, asegurudunak haren berri eman behar dio Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuari, 900 835 945 telefono-zenbakira deituz, eta hark ematen dizkion jarraibideak bete.
Mugikorraren Zaintza Plus polizarik baldin badaukazu, hau egin behar duzu mugikorra lapurtzen edo osten badizute:
- Dagokion agintaritzan jarri behar da salaketa
, eta ezbeharra nola gertatu den zehaztu; halaber, aseguratutako ekipoaren datuak eman behar dira (marka, modeloa, IMEIa).
- Aseguratutako ekipoaren IMEIa blokeatzeko eskatu behar zaio Euskalteli
Nahi gabe puskatzen edo herdoiltzen bada:
- Ez saiatu zeure kasa konpontzen; ez erabili zeure kasako saldu osteko zerbitzurik.
- Deitu Mugikorraren Zaintza
-ren bezero-arretarako telefonora (900 835 845) eta zehaztu , deklarazioan, ezbeharraren nondik norako guztiak. Bete ematen dizkizuten jarraibideak.
- Mugikorraren Zaintza-ren bezero-arretarako telefonoak esaten badizu jaso egingo dizutela mugikorra (konpontzeko edo haren ordez beste bat emateko), ez eman ez kargagailurik, ez gehigarririk, ez SIM txartelik.