Euskaltelen aurkituko duzu iPhone-ren katalogo osoena: Apple modelo berrienak eta erabiltzaile-mota bakoitzarentzako aukerak. Errendimendu handieneko eta kamera aurreratueneko gama altuko iPhone-ak eta prezio merkeagoan esperientzia bikaina eskaintzen jarraitzen duten aurreko modeloak konpara ditzakezu hemen, ondoen egokitzen zaizuna hautatzeko.
Arintasunagatik, hardwarearen eta softwarearen arteko integrazioagatik eta urteetan mantentzen diren eguneratzeengatik nabarmentzen dira Appleren smartphoneak; azken ezaugarri horrek lasaitasuna ematen du epe luzera. Gainera, gure katalogoko iPhone guztiak bateragarriak dira gure 5G sareekin, topera aprobetxa dezazun zure konektagarritasuna, bai nabigatzen, bai streaming bidez edukia ikusten, bai bideodeietan.
Gailua hautatzeko garaian, merezi du alderdi hauek kontuan hartzea: kamera (gero eta moldakorragoa argazkietarako eta bideorako), bateria, pantaila eta prozesadorearen errendimendua; batez ere, asko erabiltzen baduzu mugikorra lanerako, aisialdirako eta edukia sortzeko.
Zure iPhone-a Euskaltelekin erosteak badu beste abantaila bat: zure tarifan sartu, eta zuk aukeratzen duzu nola ordaindu, eskura edo zure hileko fakturan barne hartutako finantziazio eroso baten bidez. Modu horretan, eskura izango duzu Appleren teknologia mugikorra, kudeaketa zailik gabe.
Oraindik ez baduzu argi zer modelo komeni zaizun, konparatu ezaugarriak produktu-fitxa bakoitzean. Eta dagoeneko erabakia baduzu, erosketa-prozesua bizkorra eta erraza da.
Aztertu iPhone-ren katalogoa eta aurkitu zure hurrengo Applea Euskaltelekin.