Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Deitu

ES
EU
Vector
Vector
Zuntza + Mugikorra
Mugikorrak
Vector
LaguntzaBezero gunea
900 825 470

Motorola mugikor finantzatuak

Marka gustukoenak

Iragazkiak

Ohiko galderak Motorolaren smartphoneei buruz

Moto G sortaren barruan, hainbat bertsio aurkituko dituzu, zure lehentasunen arabera: errendimendu handiagoa edo kamera hobea bilatzen baduzu, aukeratu serieko goi-mailako modeloak; zure lehentasunak aurreztea eta oinarrizko beharrak asetzea badira, oinarrizko bertsioek ederki balio dute egunerokorako.
Filosofia bera partekatzen duten arren, desberdintasunak dituzte prozesadorean, bateriaren edukieran eta kameraren ezaugarrietan. Serieko modelo aurreratuenek errendimendu hobea eta kalitate handiagoko pantailak eskaintzen dituzte, eta oinarrizko bertsioek, berriz, prezio baxuagoa lehenesten dute, funtzionamendu egokia mantenduta.
Motorola Androiden esperientzia garbi eta arina eskaintzeagatik nabarmentzen da, sistema mantsotzeko moduko pertsonalizazio-geruzarik gabe eta oso prezio lehiakorrarekin gama ertainaren barruan. Aukera gomendagarria da soiltasuna eta fidagarritasuna bilatzen badituzu gehiegi gastatu gabe.
Bai, egungo Moto G serieko modeloen zati handi batek 5G konektibitatea txertatzen du, eta, horri esker, abiadura handiagoan nabigatu dezakezu eta deskargatu ditzakezu edukiak, gama goreneko modeloetara jo beharrik gabe.
Emaitza onak ditu eguneroko ohiko egoeretan: argi oneko argazkiak, erretratu sinpleak eta bideo estandarra. Ez da markaren alderdirik bereizgarriena, baina behar bezala asetzen ditu argazkigintza-funtzio oso aurreratuen beharrik ez duten erabiltzaileen beharrak.
Oro har, autonomia ona eskaintzen du, erabilera arrunteko egun oso baterako adinakoa, eraginkortasunez doiturik baitaude prozesadorea eta Android-bertsio arina, beharrezkoak ez diren baliabideak kontsumitzen ez dituena.
Bai. Motorola zeure tarifari atxikirik eskuratu eta fakturan sartutako hileko kuoten bidez ordaindu dezakezu, zenbateko osoa batera ordaindu beharrean.
Kosturik gabe bidaliko dizugu etxera. Bidalketa-gastuak gure kontura izango dira.

Motorola telefonoak: soiltasuna eta prezio ona

Ez du jende guztiak bilatzen puntako teknologiaren azken berritasuna: erabiltzaile askok ondo funtzionatuko duen, iraungo duen eta dirutza kostatuko ez den mugikor bat besterik ez dute nahi. Motorola bereziki ondo egokitzen da horretara. Haren katalogoa Moto G seriean oinarritzen da, hau da, konplikaziorik eta alferrikako gasturik gabe eguneroko ohiko zereginak (deiak, sare sozialak, nabigatzea, streaminga) erraz eta behar bezala egiteko pentsatutako terminaletan.
Motorolaren alderdirik baloratuenetako bat jatorrizkotik oso hurbil dagoen Android bertsioa erabiltzea da, pertsonalizazio-geruza gutxi gehituta. Horren ondorioz, sistema arinagoa da, gerora alboratzen diren aurrez instalatutako aplikazio gutxiago dituena, eta markaren berezko keinuek (hala nola mugikorra astintzeak linterna aktibatzeko) erosotasuna eskaintzen dute gogaikarri gertatu gabe.
Zehaztapenei dagokienez, gure online dendako Moto G modeloek edukiera oneko bateriak dituzte, egun osoa irauteko pentsatuak, eta eguneroko erabilerarako sobera konplitzen duten kamerak, modeloaren arabera aukera espezifikoak dituztenak gaueko argazkietarako edo erretratu-modurako. Azkenaldian merkaturatutako gehienek 5G ere badute dagoeneko; beraz, konektibitatea ere ez da atzean geratzen, prezioa neurritsua izan arren.
Euskaltelen, zeure tarifari atxikirik finantzatu dezakezu Motorola mugikorra, zeure fakturan bertan sartutako hileko kuotekin. Kontsultatu katalogoa eta aurkitu zeure aurrekontuarekin ondoen egokitzen den Moto G modeloa.
Teléfonos motorola financiados

Moto G: Motorolaren proposamena zerbait ona eta prezio onean bilatzen dutenentzako

Motorolak ideia oso zehatz baten inguruan eraiki du azken urteotako ospea: smartphone on bat eskaintzea neurriz gain ordaindu beharrik gabe. Moto G sorta, Euskaltelen katalogoan eskuragarri dagoena, hainbat mailatara egokitzen da gama ertainaren barruan, aukera egokiak eskainiz funtsezkoa besterik bilatzen ez dutenei zein gama goreneko telefonoen prezioetara iritsi gabe ere errendimendu handiagoa nahi dutenei.
Terminal hauek bereizten dituena erabiltzaile-esperientzia da: Androiden jatorrizko bertsioaren oso antzekoa den bertsioa dutenez, sistema arina eta erabiltzen erraza da lehen unetik, ikaskuntza-kurbarik eta ezabatu beharreko hirugarrenen aplikaziorik gabe. Horri gehitzen zaizkio egun osoa irauteko pentsatutako bateria eta –markaren ezaugarri nagusia ez bada ere– ohiko egoeretan emaitza onak ematen dituen kamera: familiako argazkiak, sare sozialak edo bideo-deiak.
Euskaltelen Motorola erostea prozesu erraza da: zeure tarifarekin batera finantzatu eta fakturatik bertatik hileko kuoten bidez eroso ordain dezakezu, zenbateko osoa aurreratu gabe.
Sartu katalogoan, alderatu eskuragarri dauden Moto G modeloak eta aukeratu mugikor batean benetan behar duzuna ondoen asetzen duena.
Tienda móviles Motorola
Gehien bilatzen dena
Zuntza 1Gb, Mugikorra GB ∞, TB, FTTR, Netflix eta Disney+Zuntza 500Mb, Mugikorra GB ∞, TB eta NetflixZuntza, Mugikorra 50GB eta FinkoaZuntza 1Gb + Finkoa

© Euskaltel, S.A.U 2026

Informazio legalaLege-oharraPribatasun politikaCookieen politikaZerbitzu kalitateaGatazkak konpontzeko plataformaEtikako kanala
defaultLayout.trustImageAltdefaultLayout.trustImageAlt