Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Deitu

ES
EU
Vector
Vector
Zuntza + Mugikorra
Mugikorrak
Vector
LaguntzaBezero gunea
900 825 470

Xiaomi mugikorrak finantziazioan

Marka gustukoenak

Iragazkiak

Ohiko galderak Xiaomi mugikorren dendari buruz

Fabrikatzaile beraren bi lerro dira, ikuspegi desberdinekin: Xiaomik modelo premiumenak biltzen ditu, potentzia handiagoa eta kamera hobeak dituztenak; Redmik, berriz, prezioaren eta prestazioen arteko orekaren aldeko apustua egiten du. Aukeraketa zure lehentasunen araberakoa da: akabera eta errendimendu maximoa edo kalitate-prezio erlazioa ondo doitua.
Bai, markaren indarguneetako bat da. Redmi modelo askok beste marka batzuen terminal garestiagoetan aurkitu ohi diren espezifikazioak (pantaila, bateria, kamera) eskaintzen dituzte, eta hori dela-eta aukera oso gomendagarria dira prestazioei uko egin gabe aurreztu nahi baduzu.
Kalitate-prezio erlazioa da bere argudio nagusia: prezio neurritsu baten truke, kalitate oneko pantailak, kamera onak eta, askotan, merkatuko batezbestekoaren oso gainetik dagoen karga azkarra lortzen dituzu. Aukera sendoa da aurrekontua faktore garrantzitsua bada.
Azken urteotan merkaturatutako modelo gehienek —bai Xiaomi gaman, bai Redmin— 5G dute. Horri esker, konexio-abiadura handiagoa eta latentzia txikiagoa izango dituzu, katalogoko modelo garestienetara jo beharrik gabe.
Modeloaren araberakoa da, baina ohikoa da bereizmen handiko sentsoreak aurkitzea gama ertaineko terminaletan ere, azken emaitza hobetzen duten gau-moduekin eta egonkortzearekin batera. Modelo aurreratuenek, gainera, hainbat leiar dituzte, argazkigintzako aukerak zabaltzeko.
Modelo gehienetan edukiera ona eskaintzeaz gain, bere karga azkarragatik da ezaguna Xiaomi: terminal askok minutu gutxitan berreskuratzen dute bateriaren zati handi bat, eta horrek mugikorra kargatu zain igarotzen duzun denbora murrizten du.
Bai. Zeure Xiaomia edo Redmia zeure tarifari atxikirik eskura dezakezu, eta hileko kuotetan ordaindu zeure fakturaren barruan, prezio osoa batera ordaindu beharrean.
Ez dizugu bidalketa-gasturik kobratzen. Geure gain hartzen dugu Euskaltelen, lehen minututik aurreztu dezazun.

Xiaomi mugikorrak: teknologia zure smartphonean, preziorik onenean

Marka gutxik lortu dute Xiaomik lortu duena: gama goreneko espezifikazioak eskaintzea, askotan harrigarriak diren prezioetan. Euskaltelen katalogoan Xiaomiren eskaintza osoa aurkituko duzu, Redmi lerroa barne, gama ertainera eta erabilera ekonomikora bideratuagoa hura, akabera eta prestazio premiumagoak dituzten gama goreneko Xiaomi modeloekin batera.
Terminal hauen indarguneetako bat karga azkarra da: Xiaomi modelo askok bateriaren zati handi bat minutu gutxitan berreskuratzeko aukera ematen dute, eta hori bereziki erabilgarria da mugikorra erabat kargatzearen zain egoteko astirik ez baduzu. Horri gehitzen zaio freskatze-tasa altuko AMOLED pantailen sorta zabala, nabigazio arinagoa eta bideoak ikusteko edo jokatzeko esperientzia hobea dakartzana.
Kamerari dagokionez, Xiaomi bereizmen handiko sentsoreak txertatuz joan da bere katalogoaren zati handi batean, eta horri esker, xehetasun handiko argazkiak egin daitezke gama ertaineko modeloetan ere. Eta zure lehentasuna konektibitatea bada, azkenaldian merkaturatutako gehienek 5G txertatua dute jada.
Euskaltelekin, zeure Xiaomia zeure tarifari atxikirik eraman dezakezu, eta hileko kuotetan finantzatu zeure fakturaren barruan. Kontsultatu katalogoa, konparatu modelo desberdinak, eta aurkitu zeure aurrekontura eta beharretara ondoen egokitzen dena.
Móvil Xiaomi financiado

Xiaomi eta Redmi: errendimendua eta aurrezpena, doako bidalketarekin

Mugikorren teknologiarako sarbidea demokratizatzen jakin duen markarik bada, hori Xiaomi da. Bere katalogoak, Redmi lerroa eta Xiaomi modeloak berak barne hartzen dituenak, beste marka premium batzuek ohi duten prezioa ordaindu gabe ere ematen dizu goi-mailako espezifikazioetara iristeko aukera: prozesadore ahaltsuak, kalitate handiko pantailak eta iraupen luzeko bateriak, karga ultra-azkarrarekin.
Xiaomiren proposamena bereziki erakargarria da egunerokoan kalitate-prezio harremana baloratzen dutenentzat: Redmi modeloek autonomiaren, kameraren eta prezioaren arteko orekaren aldeko apustua egiten dute, eta hori dela-eta merkatuko aukerarik salduenetako bat dira; gama goreneko Xiaomi modeloek, berriz, kamera-sistema sofistikatuagoak, potentzia handiagoa eta eraikuntza-material zainduagoak dituzte.
Euskaltelen, terminal hauetako edozein eskura dezakezu, lehen egunetik zenbateko osoa ordaindu gabe: finantzatu zeure Xiaomia zeure tarifarekin batera eta ordaindu zeure fakturan zuzenean, hileko kuotetan. Gainera, bidalketa doakoa da.
Ezagutu Xiaomiren katalogo osoa, konparatu eskuragarri dauden Redmi eta Xiaomi modeloak, eta behar duzunarekin ondoen egokitzen dena aukeratu.
Móviles Xiaomi al mejor precio
Gehien bilatzen dena
Zuntza 1Gb, Mugikorra GB ∞, TB, FTTR, Netflix eta Disney+Zuntza 500Mb, Mugikorra GB ∞, TB eta NetflixZuntza, Mugikorra 50GB eta FinkoaZuntza 1Gb + Finkoa

© Euskaltel, S.A.U 2026

Informazio legalaLege-oharraPribatasun politikaCookieen politikaZerbitzu kalitateaGatazkak konpontzeko plataformaEtikako kanala
defaultLayout.trustImageAltdefaultLayout.trustImageAlt